2013 OROITZAPEN URTEA

Hamabi hilabete horietan elkarteak bete berria duen mende erdia ospatzeko hainbat ekintza antolatu zuen.Hunkigarriena, dudarik gabe bazkide sortzaileei egindako omenaldia izan zen. Lagun hauek berrogeita hamar urteko ibilbide honetan bizi izan dituzten pasadizo eta anekdota ugari gogoan zituzten oraingo kideekin konpartitzeko.

Irailaren 14ean eguerdian elkartu ziren eta mokadutxoa egin ondoren ikus-entzunezko emanaldia egon zen, Jose Sanchez elkarteko lehen lehendakariak sortua. Benetan une hunkigarria izan zen. 

Ondoren elkarteko atarian omenaldi xume bezain hunkigarria eskaini zitzaien: aurreskua, esker onak emateko hitzalditxoa eta txapela bana. Bukatzeko ordubi t’erdietan jai giroan eta lagunen artean bazkaldu zuten. Egun polita izan zen!

Elkarteko finalista eguna azaroaren 3an ospatu zen. Murumendiko buelta egin ondoren Garinen 50 lagun inguru elkartu ginen. Festa giroan hamaiketako ederra eskaini ziguten eta mendizaleen artean sariak banatu zituzten.

Lerro hauen bidez Aizkorri elkarteko mendi taldekideok igande goizetan inguruko mendietan gure eskualde naturalari onura ateratzera eta une atseginak pasatzera gonbidatzen zaituztegu. Adin guztietako mendizaleak ongietorriak izango zarete!!

Mendiko umea naiz,
mendia det maite,
ez nintzake biziko
menditik aparte:
eta gaur kalean, ai!,
bizi banaiz ere,
ez naiz bizi mendira
begiratu gabe.(A.Arzak)