FEDERATU TXARTELAK 2019 TRAMITATZEN HASI GARA

Aizkorri Mendizale Elkarteak, Euskadiko Mendizale Federazioarekin koordinatuta, 2019ko Federatu txartelak tramitatzen  hasi da.

 

a) Elkartearen egoitzan, Beasaingo Arana kalean:

ORDUTEGIA:

  • Abenduan, Astelehenetik Ostegunera, 19:00etatik-20:00etara (jai egunetan ezik)
  •  Urtarrilean, Astearte eta Ostegunetan, 19:00etatik-20:00 etara (jai egunetan ezik)

NOLA:

  • Aldez aurretik aukeratutako tarifaren diru sarrera Laboral Kutxan egin: 3035  0017 11  0170023391
  • Elkartean diru sarreraren agiria eta datu pertsonalen fitxa aurkeztu

[pdf-embedder url=”http://aizkorrime.org/wp-content/uploads/2018/12/FEDERATZEKO-2019FITXAeus.pdf” title=”FEDERATZEKO 2019FITXAeus”]

[pdf-embedder url=”http://aizkorrime.org/wp-content/uploads/2018/12/2019-TARIFA-TAULAK-.pdf” title=”2019 TARIFA TAULAK”]

b) Internet bitartez FEDERATU TXARTELAK 2019

  • Datu pertsonalak  web gunean bertan bete.
  • Egokitzen zaizun tarifaren diru sarrera visa bidez egin.

Oharra:

Karnetak, tramitatu ondoren, bi edo hiru aste beranduago izango dira elkartean jasotzeko prest.

Piriniorako irteera.

Aizkorri Mendizale Elkarteak piriniotara 2eguneko irteera antolatzen du

Irailaren 22 eta 23rako.
Larunbatean “Cotefablo” portutik gora “pelopin” izena duen mendia igoko dugu. 2007m. Handik, Linas de Broto herrira jaitsi eta bertako aterpetxean afaldu eta lo egin. Igandean Ordesako “cola de caballo” toki ezagunera joanetorria.
Interesatuak datorren ostiralean irailak 7 pasatu elkartetik arratsadeko 8retan.

Enirio-Doniturrrietako pista Aralarren

Gipuzkoako Foru Aldundia, Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritza.

 

AIZKORRI MENDIZALE ELKARTEAk, Jose Martin Arana kalea 2, 20200 Beasain,

“Igaratzako txaboletara mendi bideen egokitzapena, Aralar-en” Proiektuari egindako ALEGAZIOAK.

 

Aizkorri Mendizale Elkarteak adierazten du:

 

  1. Elkarte honek artzainek Aralarren egiten duten lana asko estimatzen duela. Baina artzainen irisgarritasun baldintzak hobetzea ondo iruditzen zaigun arren, uste dugula horretarako aukera bakarra ez dela 3 metro zabaleko pistak egitea 4×4-ak atoiarekin (remolkearekin) ibiltzeko.
  2. Aralar Parke Naturala izateagatik, bere kudeaketaren helburua, natur baliabideak babestu, kontserbatu, leheneratu eta hobetzea dela, bereziki, natur guneak eta flora eta fauna basatiak. Gainera, kudeaketa horren printzipioetako bat bertako paisaien aniztasuna, berezitasuna eta edertasuna babestea dela. (Naturguneen Kontserbazioaren legeak -1989ko martxoak 27, «BOE»núm. 74, de 28 de marzo de 1989-).

Eta abeltzantza tresna bat dela, eta ez bakarra, Aralar kontserbatzeko.

  1. Aralar ondarezko herri-mendia dela, hamabost herrietako jendearena, ez bakarrik sektore batena, eta Enirio-Aralarko Mankomunitateak bakarrik abeltzainen interesak hartu dituela kontuan oraingoan.
  2. Pistak eraikitzeak paisaia degradatzen duela, bere kalitatea eta edertasuna asko kaltetzen dituelako.
  3. Herriko kaleetan kotxeak ibiltzeko trabak jartzen ari diren garai hauetan ez dugula onartzen orain arte pistarik egon ez den Aralarko aldean kotxeak ibiltzen jartzea. Ez dugula aldamenean kotxeak ikustea nahi Aralarrera ibiltzera joaten garenean, kotxeek ez dutelako bakarrik paisaia degradatzen, baita ere bertako giroa motor hotsak sartzearekin.
  4. Instituzioek erabakia hartzeko erabili duten prozedura desegokia ikusita Aralarren pista berriak eraikitzearen aurka dagoela elkarte hau.