Hasiera batean Beasaingo mendizale taldeak Kirol Elkarteko Futbol Klubari lotuak zeuden. Argi dago Martin Garciaren “Beasain 1920-1970, garai bateko mendi-oharrak” liburuak, Beasaingo mendizaletasunaren historiaren hasiera jasotzen duela. Baina esan daiteke, 1962.urtetik aurrera hasten dela finkatzen gure memorian mendizaletasunaren presentzia herrian. Hau da, “Aitzkorri Mendizale Elkartea” sortu zenean, gaur egun Aizkorri Mendizale elkartea dena.
Gipuzkoan ez dira asko kirol ekintza honen inguruan horren historia luzea duten herriak, XX.mende hasieratik mendi kirolean zaleak izan direnak alegia. Honen adierazgarri da Elgetan 1924an argitaratu zen zerrenda bat, non mendizaletasuna sustatzen zuten herrien zerrenda jasotzen zen, garai hartan “Federación Vasco-Navarra de Montaña” izena jasotzen zuen federazioa osatzen zuten herriena. Zerrenda hartan Beasaingo Kirol Elkartea azaltzen zen.
Hasieran lehen Mendi Federazioa osatzen zuten 23 taldeak hamabi udalerritan ordezkatzen ziren, bertan Beasaingo mendizaleak hasieratik sartuak zeuden. Sortu eta sei urteetara, Gipuzkoak 31 elkarte federatu izatera iritsi zen.
Hasierako Gipuzkoako mendi taldeen gehiengoa futbol kluben barruan sortu ziren, Beasainen gertatu zen bezala. Liburuan jasotzen diren arrazoi desberdinak medio, Beasainen mendi irteerak 1920. urte inguruan hasi ziren antolatzen kirol talde gisa. Oso modu xumean antolatutako elkartea zen, egituratua zegoen, ekintzen egutegia zuten eta zuzendaritza talde bat sortu zen.
Gaur egun Aizkorri Mendizale Elkarteak ohiko ekintzak antolatzen jarraitzen du. Jakina da gainera, Beasainen gaur egun Gipuzku mailan azpimarragarriak diren mendi jarduerak antolatzen direla. Udalerrian mendi ekintza desberdinak antolatzen dira elkarte desberdinen eskutik,, batzuk Estatu mailan aipagarriak dira, eta Aizkorri Mendizale Elkarteak hauetan ere nolabait bere laguntza eskeini dezake.
2020. urtean Beasaingo mendizaletasunak modu antolatuan 100 urte beteko ditu herrian, beste hainbat Gipuzkoar udalerrik ez bezala. Gure elkarteak guzti hau bere memorian jaso du.
Beasaingo Paperak 26.zenbakiak Beasaingo mendizaleen historia jasotzen du. “Beasain 1920-1970, garai bateko mendi-oharrak” Martin Garcia