15-02-06 USURBE ESKIEKIN

Horrelako aukera gutxi sortzen dira, elur ahutxa, etxetik 10  minutura, etxean beti bistan izan duzun mendiara jun eta eskiatzen gozatzeko. Egia esan ba daramakigu 3 aste inguruko gure mendietan (aralarren batipat) eskiatzeko modukoak, eta nola gu gutxikin konformatzen geran, nahikoa izaten dugu.

Horrela ba JuanMari eta ni ostiral arratxaldean animatu ginen. Autoa Erauskin auzoan utzi eta bertatik eskiak jantzi eta bide arruntetik igo ginen Agortaraino, bertatik oinezko bidetik usurbeko puntaraino. Iritxi eta ederra benetan, Goiherri txurituta, foka larru azalak kendu eta egurrean beheraka Usurbe baserrira juanten den bideraino. Jeitxiera paregabea, elurra ez oso astuna eta erres giratzekoa. Zorte eduki genuen beste eskiatzaile bat, Sarriegi, bilatu genuela gure ahurretik eta igotzeko arrasto ederra trazatu zigun.

Beste bi jeitsiera egin eta auto bila. Ezustean arratxalde zoragarria pasatu genuen. Hor argazki batzuk

 

DSC01727

Agortatik gora

DSC01728

Usurbera iristen

image

 

DSC01731

Ortzak luze jeitxiera asteko

DSC01744

Berako bidean

DSC01745

Erdi biden

DSC01740

panoramika

DSC01737

Bigarren igoera prestatzen

DSC01735

Bide hona egin zigun Sarriegik

DSC01734

 

Gu baino martxa geiago.

DSC01742

Bigarren igoeran

DSC01754

Usurbe baserrira bidea

DSC01756

Beste bi jeitxiera egin eta etxera, elegante.

Izan ondo, urrena arte.

Gogoratu Igande arratxaldean Arangoitira bisita 4,30 elkarten.

 

 

Utzi erantzuna