Aizkorri Mendizale Elkartea txalburuak erreskatatu ditu

 

Aralarko Parke Naturalean, Lareo urtegiaren perimetroan dagoen mendi pistako zulo edo batxeak tranpa hilgarriak dira baso-igel gorriarentzako, bertan jartzen baititu arrautza asko eta asko espezie honek eta handik pasatzen diren autoen kurpilpean zapalduta (lehertuta hilda) geratzen baitira. Arrazoi horrengatik eta jakinda anfibioak direla animaliarik mehatxatuenetakoak gaur egun, Aizkorri Mendizale Elkarteak aipatutako batxeetako arrautzak jasotzeko eta potzu seguruetan uzteko ekintza antolatu zuen otsailak 9an. Ekintza hau Aitor Montes biologoak gidatu zuen.

Batxeetako arrautzak jasotzeko sukaldeko apar-burruntzaliak, koilarak, eltzetxoak, plastikozko tupperrak eta garbiontziak eraman zituzten. Behin bilketa lanak egin zituztenean arrautzak potzu seguruetan utzi zituzten.

Elkarte antolatzaileak batxe horiek konpontzeko eskaera egin dio faunaren babesaren ardura duen Foru Aldundiari datozen urteetan baso-igel gorriek ez ditzaten jarri arrautzak toki horietan.

 

ARGAZKIAK

 

Comments are closed.