FEDERATU TXARTELAK 2018

2018ko FEDERATU TXARTELAK Aizkorri Mendizale Elkarteak, Gipuzkoako Mendizale Federazioarekin koordinatuta, 2018ko Federatu txartela egiteko honako aukerak eskeiniko ditu: a) Elkartearen egoitzan, Arana kalean: Otsailan zehar ostiraletan egongo gara Ordutegia: Arratsaldeko  19:00etatik – 21:00etara. b) Internet bitartez: Abenduaren 12etik aurrera, http://www.aizkorrime.org web orrian Oharra: Karnetak, tramitatu ondoren, bi edo hiru aste…

Gehiago Irakurri

EUSKAL HERRIKO MENDIKO LASTERKETEN EGUTEGI OFIZIALA EMF 2018

EUSKAL HERRIKO MENDIKO LASTERKETEN EGUTEGI OFIZIALA EMF 2018 Urrengo denboraldiari begira lasterketei dagokienez Euskal Mendizale Federazioa berrikuntzekin dator berriz ere. Kopa lehia sistemak duen parte hartze baxuari erreparatuz aurtengo lehiaketa zirkuituan lasterketa modalitate bakoitzaren Txapelketak jokatuko dira, baina koparik ez da izango, ezta proba konbinaturik ere. Aurtengoan EMF Ranking-a antolatu du EMFko…

Gehiago Irakurri

AKANPADA 2017; CAUTERETS-GAVARNIE

Larunbatean Cauterets inguruan egin genuen ibilaldia. Hain zuzen ere, Pont de Espagnetik  Gaubeko lakura eta gero Oulettes-eko aterpetxera, bertan Vignemaleko bista zoragarriaz gozatu genuelarik.   -Igandean, Gavarnie inguruan egin genuen ibilaldia: Espugettes-eko aterpetxetik pasa eta azkenik, Gavarnieko zirkora iritsi ginen. Oso ondo pasatu genuen. Eskerrik asko etorri zineten guztioi eta urrengorarte.  

Gehiago Irakurri

Finalista egunean ere, gogotsu!

Haizeari, euriari eta hotzari aurre eginez talde jendetsua animatu zen azaroaren 6ko finalista egunean. Urte guztian zehar egindako irteerengatik jasotzen dituzten domina eta  sariak jasotzeko gogotsu etorri zitzaizkigun eskola umeak. Helduak ere ez ziren atzera gelditu, hainbat gurasorekin batera ohiko taldea ere han baitzegoen. Guztira laurogei mendizale inguru izan ginen…

Gehiago Irakurri

Irailak 4: Antigua-Usurbe

Usurbeko gurutzeari aurpegia garbitu berri diogun honetan, igandean Zumarragako Antiora autobusez hurbiltzeko aukera izango dugu, handik Usurberako bidea egiteko. Urtero bezala, Beasainmendiko auzotarrek antolatutako jai girora garaiz iristeko asmoarekin, gainez-gain, zuzenean egingo dugu bidea, Mandubiatik barrena. Autobusa goizeko zortzietan aterako da Zaldizurreta kaleko parkinetik eta aurrez izen ematea gomendatzen da, ostiralean, elkarteko egoitzan….

Gehiago Irakurri

VIGNEMALE: Jose Luis, Fernando eta Sebastian, 40 urte eta gero, gogoan zaituztegu!

1976ko ekainaren 28an zendu ziren Vignemale mendian Jose Luis Orbegozo azpeitiarra, Fernando Terradillos ordiziarra eta Sebastian Sánchez beasaindarra, Goobe izeneko erlaitzetik gora joanda, tontorretik hurbil zeudela, amildu zirelarik. 40 urte geroago, Aizkorri mendizale elkarteak mendizaleon oroimena berritzea eta omenaldi xume bat eskaintzea nahi izan du, eta hartarako aukeratutako bidea mendia bera izan da:…

Gehiago Irakurri

Igandean, ekainak 12, denok AIZKORRIKO BIRARA

Bertan daukagu Tomas Salazar VIII Aizkorriko Bira mendi ibilaldi luzea!!! Baita Aizkorrira begira gaztetxoentzako mendi-ibilaldia ere!!! Lehiaketa sutsu eta deigarrien garaian, apal-apal, mendiaz eta mendian disfrutatzea xede duen ibilaldia aurrera doa aurten ere (bi urtez behin antolatzen dugu). Gogoratu irteeran bertan ere izena ematea baduzun arren hobe dela aurrez izena ematea….

Gehiago Irakurri