Usurbeko gurutzeari aurpegia garbitu berri diogun honetan, igandean Zumarragako Antiora autobusez hurbiltzeko aukera izango dugu, handik Usurberako bidea egiteko. Urtero bezala, Beasainmendiko auzotarrek antolatutako jai girora garaiz iristeko asmoarekin, gainez-gain, zuzenean egingo dugu bidea, Mandubiatik barrena.
Autobusa goizeko zortzietan aterako da Zaldizurreta kaleko parkinetik eta aurrez izen ematea gomendatzen da, ostiralean, elkarteko egoitzan.
Usurbeko jaietara heldutakoan azken asteburuan egindako lanaren ondorioz gurutzea konponduta eta txukunduta ikusteko aukera izango dugu. Alde horretatik, gure eskerrik beroenak Aizkorri Mendizale Elkarteko deiari erantzunez lanera hurbildu diren bazkide eta lagun guztiei; baita Udalari ere, proiektua aurkeztu zitzaion momentutik eskainitako harrera eta laguntzagatik.
AIZKORRI M.E.