MAIATZAREN 20an hitzaldia: Alberto Iñurrategi

2016ko VIII. Aizkorriko Biraren inguruan Aizkorri Mendizale elkarteak antolatu dituen ekitaldien artean lehena izango da Alberto Iñurrategiren hitzaldia. Maiatzaren 20an izango da, Igartza jauregian, arratsaldeko 19:30etan. Ekitaldi irekia izango da.

Lehenik eta behin, hitzaldiaren aurretik, Tomas Salazar VIII. Aizkorriko Bira aurkeztuko du elkarteak,  mendi martxaren gaineko xehetasunak jendaurrean ezagutaraziz.

Jarraian, Alberto Iñurrategi  goi-mendietako alpinista zailduak bere gogoeta egingo digu porrotari eta tontorreraino heltzeari  buruz. Hona hemen bere hitzak, PORROTAREN ALDE izenburupean emango digunaren aurrekari gisa :

Zer da porrot egitea? Noiz egiten da porrot?

Gailurra egitea, askotan, ez ote da porrota ezkutatzeko aitzakia?

Zer da Himalayismoa, alpinismoa, mendizaletasuna?

Himalaya leku ideal bat dela esan izan dugu. Nola murriztuko dugu, beraz, ideal bat gailurrera? Gailurra posibilitateetako bat besterik ez da. Ezinbestekoa dena mendian, bidea da, alegia, bidegintza.

Beharra (lana) egoki eginez konplitzen da helburua.

Alberto Iñurrategi

Iñurrategi _kartela

Utzi erantzuna