Elurra zela eta mendi eskiekin irteera saio bat egin genuen lau lagunek, nola ez gure Aralarreko neguko txokora, Gañeta aldera. Goizean 7 etako hiruak Beasainen bildu eta 7,15 etan Bittor Zarautz-tarrakin Ataunen. Giro eta umore onean goiza pasatzeko asmotan (ez zuen hutxik egin)
Borja erraketekin etorri zen (eskiekin ikasteko asmotan da)
Axier preparatzen
Eta Bittor gozatzen
Intxusti iturritik Ohiduiko bordetatik zuzen Gañeta alderutz jo genuen, Gambo txikira juteko asmotan baino lainoa zela eta Gaiñetatik ez ginen pasa.
Borja lainopean
Gaiñetan lehenego igoeran
Ikuspegi gutxi
Jeitxieran.
Behera iritxitakoan bigarren igoerara jo genuen ikusita eguraldia obetzear zegoela. Honla ba bigarren igoera egin genuen toki berdinetik.
Bigarren igoeraren bukaera eta ondoren gozatzera elur zoragarri batekin, gutxitan Aralarren arrapatzen de horietakoa.
Aste bukaera hontako elurra datorrela dirudi, ea zortea dagoen eta beste egun eder bat pasatzea lortzen dugun. Ondo izan!!!