Mendi Tour Beasain

Tomas Salazar VIII AIZKORRIKO BIRA mendi martxaren inguruan sortutako egitarauaren barruan, ekainaren 3an izango da Mendi Tour Beasain pelikula emanaldia Bilbao Mendi Film Festivalen eskutik.

Beasaingo Mendi Tourraren lehen edizioa izango da, eta antolaketan Aizkorri Mendizale Elkarteak, Beasaingo Udalak eta Zineuskadik lagundu dute.

Mendia eta natura maite eta bizi dituztenentzat bezala, publiko orokorrari zuzendutako eskaintza da Mendi Tourra, Festivalaren azken edizioko pelikula onenak biltzen dituena.

Beasaingo Mendi Tourraren lehen edizioan lau pelikula eskainiko dira, ekainaren 3an, Usurbe Antzokian. Saioa 19:00etan hasiko da eta sarrerak bina eurotan eskura daitezke, antzokiko txarteldegian bertan.

 

Utzi erantzuna