Aizkorri mendizale elkarteko urteroko Arangoitira bisita

 

Aizkorri mendizale elkarteko kideak, Aurtzaka dantza taldeko dantzariak eta udal txistulariak bildu dira Arangoiti egoitzako adineko pertsonei bisita egiteko.

Arangoiti adinekoen egoitzara bisita egin dute Aizkorri mendizale elkarteko kideek. Mendizale elkartekoei batu zaizkie Aurtzaka dantza taldeko haurrak eta udal txistulariak. Parte hartzaile guztien helburua bera izan da: Arangoiti egoitzako adineko pertsonen aurpegietan irribarreak marraztea. Errutina hausteko modu paregabea izan da Arangoiti egoitzakoentzat gaur arratsaldean jaso duten bisita.

Aizkorri elkarteko kideak, Aurtzakako dantzariak eta udal txistulariak Usurbe Antzokiaren atarian bildu dira 16:30ean, eta kalejiran igo dira adinekoen egoitzara. Bertan dantzan aritu ostean merienda goxoa egin dute denen artean.

Goierriko Hitza

Naiara Begiristaiin

ARGAZKIAK

Aizkorri Mendizale Elkartea txalburuak erreskatatu ditu

 

Aralarko Parke Naturalean, Lareo urtegiaren perimetroan dagoen mendi pistako zulo edo batxeak tranpa hilgarriak dira baso-igel gorriarentzako, bertan jartzen baititu arrautza asko eta asko espezie honek eta handik pasatzen diren autoen kurpilpean zapalduta (lehertuta hilda) geratzen baitira. Arrazoi horrengatik eta jakinda anfibioak direla animaliarik mehatxatuenetakoak gaur egun, Aizkorri Mendizale Elkarteak aipatutako batxeetako arrautzak jasotzeko eta potzu seguruetan uzteko ekintza antolatu zuen otsailak 9an. Ekintza hau Aitor Montes biologoak gidatu zuen.

Batxeetako arrautzak jasotzeko sukaldeko apar-burruntzaliak, koilarak, eltzetxoak, plastikozko tupperrak eta garbiontziak eraman zituzten. Behin bilketa lanak egin zituztenean arrautzak potzu seguruetan utzi zituzten.

Elkarte antolatzaileak batxe horiek konpontzeko eskaera egin dio faunaren babesaren ardura duen Foru Aldundiari datozen urteetan baso-igel gorriek ez ditzaten jarri arrautzak toki horietan.

 

ARGAZKIAK

 

DENBORALDIKO LEHEN MENDI IRTEERA ASTOTXO FESTARA

Beasain-Ataun-Lazkao (astotxo festa)-Beasain 

Pasa den igandean, urtarrilaren 13an mendi irteera ederra izan genuen, denboraldiko lehena.

Eskola kirolaren barruko irteera honetan 17 umek parte hartu zuten 24 heldukirekin batera.

Giro pare gabea izan genuen lanbro azpian. Lazkaomenditik abiatu eta Ataun San Martindik Lazkaon astoak eta antzezpen hasiera ikusi ondoren bueltatu ginen.

ARGAZKIAK

LEGAZPI-GOROSTI-LEGAZPI (201901_20)

Asteburu honetan Legazpia-Gorosti-Legazpia irteerarako trena hartu beharko dugu. Beraz, irteera 7:30etan tren geltokian hasiko da 7:40 etako trena hartu ahal izateko. Adi, trenak ez bait du itsaroten.

Izen ematea ohiko legez ostiralean 7:00etatik 8:00etara Aizkorri Mendizale Elkartean

Telefonoa: 943162278

 

URTEKO EGUTEGIA (ELKARTEAN ESKURAGARRI)

IMG-20190110-WA0006

BEASAIN 1920-1970, GARAI BATEKO MENDI-OHARRAK

Martin Garcia Garmendiak, mendizalea eta elkarte honetako lagun kuttunak, Beasaingo Paperak argitalpenaren 26.zenbakia kaleratu du BEASAIN 1920-1970, GARAI BATEKO MENDI OHARRAK izenburupean.

Historiaren atal benetan hunkigarria Aizkorri Mendizale Elkartean ezagutu eta elkarteko familia osatzen dugun guztiontzat.

Mendi irteeren XX.mendeko kronika bat izateaz gain, Martinek mendi klub desberdinen sorreraz hitz egiten du, tartean gure elkartea den Aizkorri Mendizale Elkartearena.

Liburua elkatean salgai dago bai Aizkorri Mendizale Elkartean (Arana kaleko 2. zenbakian) zein udaletxean.

Eskerrik asko Martin gure historiari egindako opari honengatik.

FEDERATU TXARTELAK 2019 TRAMITATZEN HASI GARA

Aizkorri Mendizale Elkarteak, Euskadiko Mendizale Federazioarekin koordinatuta, 2019ko Federatu txartelak tramitatzen  hasi da.

 

a) Elkartearen egoitzan, Beasaingo Arana kalean:

ORDUTEGIA:

  • Abenduan, Astelehenetik Ostegunera, 19:00etatik-20:00etara (jai egunetan ezik)
  •  Urtarrilean, Astearte eta Ostegunetan, 19:00etatik-20:00 etara (jai egunetan ezik)

NOLA:

  • Aldez aurretik aukeratutako tarifaren diru sarrera Laboral Kutxan egin: 3035  0017 11  0170023391
  • Elkartean diru sarreraren agiria eta datu pertsonalen fitxa aurkeztu
FEDERATZEKO 2019FITXAeus
2019 TARIFA TAULAK

b) Internet bitartez FEDERATU TXARTELAK 2019

  • Datu pertsonalak  web gunean bertan bete.
  • Egokitzen zaizun tarifaren diru sarrera visa bidez egin.

Oharra:

Karnetak, tramitatu ondoren, bi edo hiru aste beranduago izango dira elkartean jasotzeko prest.