DENBORALDIKO LEHEN MENDI IRTEERA ASTOTXO FESTARA

Beasain-Ataun-Lazkao (astotxo festa)-Beasain 

Pasa den igandean, urtarrilaren 13an mendi irteera ederra izan genuen, denboraldiko lehena.

Eskola kirolaren barruko irteera honetan 17 umek parte hartu zuten 24 heldukirekin batera.

Giro pare gabea izan genuen lanbro azpian. Lazkaomenditik abiatu eta Ataun San Martindik Lazkaon astoak eta antzezpen hasiera ikusi ondoren bueltatu ginen.

ARGAZKIAK

LEGAZPI-GOROSTI-LEGAZPI (201901_20)

Asteburu honetan Legazpia-Gorosti-Legazpia irteerarako trena hartu beharko dugu. Beraz, irteera 7:30etan tren geltokian hasiko da 7:40 etako trena hartu ahal izateko. Adi, trenak ez bait du itsaroten.

Izen ematea ohiko legez ostiralean 7:00etatik 8:00etara Aizkorri Mendizale Elkartean

Telefonoa: 943162278

 

URTEKO EGUTEGIA (ELKARTEAN ESKURAGARRI)

IMG-20190110-WA0006

BEASAIN 1920-1970, GARAI BATEKO MENDI-OHARRAK

Martin Garcia Garmendiak, mendizalea eta elkarte honetako lagun kuttunak, Beasaingo Paperak argitalpenaren 26.zenbakia kaleratu du BEASAIN 1920-1970, GARAI BATEKO MENDI OHARRAK izenburupean.

Historiaren atal benetan hunkigarria Aizkorri Mendizale Elkartean ezagutu eta elkarteko familia osatzen dugun guztiontzat.

Mendi irteeren XX.mendeko kronika bat izateaz gain, Martinek mendi klub desberdinen sorreraz hitz egiten du, tartean gure elkartea den Aizkorri Mendizale Elkartearena.

Liburua elkatean salgai dago bai Aizkorri Mendizale Elkartean (Arana kaleko 2. zenbakian) zein udaletxean.

Eskerrik asko Martin gure historiari egindako opari honengatik.

FEDERATU TXARTELAK 2019 TRAMITATZEN HASI GARA

Aizkorri Mendizale Elkarteak, Euskadiko Mendizale Federazioarekin koordinatuta, 2019ko Federatu txartelak tramitatzen  hasi da.

 

a) Elkartearen egoitzan, Beasaingo Arana kalean:

ORDUTEGIA:

  • Abenduan, Astelehenetik Ostegunera, 19:00etatik-20:00etara (jai egunetan ezik)
  •  Urtarrilean, Astearte eta Ostegunetan, 19:00etatik-20:00 etara (jai egunetan ezik)

NOLA:

  • Aldez aurretik aukeratutako tarifaren diru sarrera Laboral Kutxan egin: 3035  0017 11  0170023391
  • Elkartean diru sarreraren agiria eta datu pertsonalen fitxa aurkeztu
FEDERATZEKO 2019FITXAeus
2019 TARIFA TAULAK

b) Internet bitartez FEDERATU TXARTELAK 2019

  • Datu pertsonalak  web gunean bertan bete.
  • Egokitzen zaizun tarifaren diru sarrera visa bidez egin.

Oharra:

Karnetak, tramitatu ondoren, bi edo hiru aste beranduago izango dira elkartean jasotzeko prest.

Piriniorako irteera.

Aizkorri Mendizale Elkarteak piriniotara 2eguneko irteera antolatzen du

Irailaren 22 eta 23rako.
Larunbatean “Cotefablo” portutik gora “pelopin” izena duen mendia igoko dugu. 2007m. Handik, Linas de Broto herrira jaitsi eta bertako aterpetxean afaldu eta lo egin. Igandean Ordesako “cola de caballo” toki ezagunera joanetorria.
Interesatuak datorren ostiralean irailak 7 pasatu elkartetik arratsadeko 8retan.