Igande honetan, otsailaren 7an, Arangoiti egoitzara bisita egingo dugu.
Orain dela 65 urte, 1951ko otsailaren 11n egin zuen lehenengoz bisita hau Beasaingo mendizale taldetxo batek. Harrezkero Aizkorri mendizale elkarteak hartu zuen erreleboa eta Loinazko San Martin egunaren ondorengo igandean urtero antolatzen dugu bisita.
Hartarako ezinbesteko bihurtu dira Aurtzakako dantzari gaztetxoen laguntza zein Beasaingo txistulari taldearena eta Udalarena berarena.
16:30etan aterako gara Aizkorri Mendizale elkarteko egoitzatik dantzari eta txistulariez lagunduta. Behin Arangoitira iritsita, bertakoek harrera egingo digute eta dantzariek euren abileziak erakutsiko dituzte. Bukatzeko, nola ez!, mokadutxo bat jango dugu.
Mendizale elkarteko zuzendaritzak elkarteko bazkide guztien ordezkaritza lanak egingo dituen arren, gainontzeko bazkide eta lagunak ere gonbidatuta zaudete jai giroan bisita honetan parte hartzera.
AIZKORRI M.E.