Inauterietako txangoa: Uzturre-Tolosa

Irteera koloretsua inauterietako igandean Tolosaldera egin genuena. Goizean goiz trena hartu eta Anoetaraino joan ginen, handik Irurara eta berehala Uzturreko maldei aurre egitera!

Eguraldi kaxkarra iragarrita zegoen arren, koadrila polita elkartu ginen. Trenetik jeisterako euri tantak gurekin ziren, egun busti eta hotzaren mehatxua eginez, baina goizak aurrera egin ahala ostarte ederrak zabaltzen joan ziren eta ondorioz egun tristea eta gogorra ematen zuena egun eguzkitsu eta gozoa bihurtu zitzaigun.

Gurutzetik ikuskizun ezin hobea izan genuen, ateri une ederra egin baitzigun!

Ateri unea aprobetxatuz, indarrak hartu eta Tolosarantz, zuzen-zuzen, Izaskunetik!

 

Jai giroan zegoen Tolosa, bai horixe, eguzkitsu eta koloretsu! Han ere gustura pasatu zuten bai nagusi zein eskoletako partaideek: karrozak eta koadrilen dantzak ikusi, Tolosa alderik alde zeharkatu eta berriz ere trena hartuta, bazkaltzera etxera!

 

 

 

Utzi erantzuna