ARANGOITIRA BISITA

Aurten ere, San Martin hurrengo igandean Arangoitiko egoitzako gure zaharrei  bisita egin genien Aizkorri Mendizale Elkartetik. Ohiturari jarraiki, suziriak bota eta 16:30etan abiatu ginen txistularien, Aurtzakako dantzarien eta hainbat herritarren laguntzarekin.

Txistularien erritmo biziek eta txikitxoen dantzek animatu zuten batez ere saioa, eskerrak beraz, zuen laguntzagatik!

Horrela bada, tartetxo bat eskaini genien Arangoitiko gure agure, aitona eta amonei. Aurten 65 urte betetzen ziren 1951n mendizale talde batek lehenengoz bisita egin zuenetik, jarrai dezala ba luzaroan ohitura eder honek.

ZUZENDARITZA BATZORDEA

Utzi erantzuna