GABONETAKO LOTERIA

Gabonetako loteria salgai elkartean Astelehenetik ostegunera 19.00etatik 20:00etara (abenduaren 19a azken eguna)
Gabonetako loteria salgai elkartean Astelehenetik ostegunera 19.00etatik 20:00etara (abenduaren 19a azken eguna)
Gabon festatan,abenduaren 23tik urtarrilaren 11ra arte, web gunearen bitartez bakarrik egin ahal izango duzue federatu txartela. Urtarrilaren 11tik aurrera, astelehen eta astearteetan gure lokalean izango gaituzue berriz ere, 19:00etatik 20:00etara. Argibideren bat behar izanez gero, etorri edota idatzi helbide honetara: aizkorrimendi@gmail.com Ondo ibili!
2015-01-20 Aste buru hontako, Igandea 25 plana hemen duzu; Beasaindik, Olaberrira, Arantzamendi eta Idiazabala jeitxi, Idiazabalgo krosa ikusi eta buelta etxera. Irteera 8 eta zinema parean.
Irailaren 14ean eguerdian elkartu ziren eta mokadutxoa egin ondoren ikus-entzunezko emanaldia egon zen, Jose Sanchez elkarteko lehen lehendakariak sortua. Benetan une hunkigarria izan zen.
Ondoren elkarteko atarian omenaldi xume bezain hunkigarria eskaini zitzaien: aurreskua, esker onak emateko hitzalditxoa eta txapela bana. Bukatzeko ordubi t’erdietan jai giroan eta lagunen artean bazkaldu zuten. Egun polita izan zen!
Elkarteko finalista eguna azaroaren 3an ospatu zen. Murumendiko buelta egin ondoren Garinen 50 lagun inguru elkartu ginen. Festa giroan hamaiketako ederra eskaini ziguten eta mendizaleen artean sariak banatu zituzten.
Lerro hauen bidez Aizkorri elkarteko mendi taldekideok igande goizetan inguruko mendietan gure eskualde naturalari onura ateratzera eta une atseginak pasatzera gonbidatzen zaituztegu. Adin guztietako mendizaleak ongietorriak izango zarete!!
Mendiko umea naiz,
mendia det maite,
ez nintzake biziko
menditik aparte:
eta gaur kalean, ai!,
bizi banaiz ere,
ez naiz bizi mendira
begiratu gabe.(A.Arzak)
Aizkorri Mendizale Elkartearen 50. urteurrena behar bezala ospatzeko, mendi irteera eta ondoren plazan sagardoa eta pintxo batzuk dastatzeko aukera izan genuen.