Ekainak 18: AUTOBUSA EZCARAYra

Ekainaren 18an Aizkorri Mendizale Elkartetik Travesía valle de Ezcaray-Memorial Javi Valgañon (Asociación de Amigos de Ezcaray) mendi martxarako autobusa jarriko dugu, bai parte hartu nahi dutenentzat, baita ikustera eta egun pasa joan nahiko luketen lagun edo familiartekoentzat ere. Autobusaren prezioa: 10€. Irteera ordua: 5:00 (goizean). Tokia: Zaldizurretako parkina (hiltegi zaharra)….

Gehiago Irakurri

Mendi Tour Beasain

Tomas Salazar VIII AIZKORRIKO BIRA mendi martxaren inguruan sortutako egitarauaren barruan, ekainaren 3an izango da Mendi Tour Beasain pelikula emanaldia Bilbao Mendi Film Festivalen eskutik. Beasaingo Mendi Tourraren lehen edizioa izango da, eta antolaketan Aizkorri Mendizale Elkarteak, Beasaingo Udalak eta Zineuskadik lagundu dute. Mendia eta natura maite eta bizi dituztenentzat bezala, publiko…

Gehiago Irakurri

Maiatzean, Juanito Ciaren omenez, Sagastarrira

Maiatzaren 21ean, larunbatean, elkarteko hainbat kide hurbildu ziren Sagastarriko tontorrera. Izan ere urtero egin ohi dugu irteera hori maiatza bukaeran, gogoratuz Juanito Cïaren errautsak bertan zabaldu zirela 2004ko maiatzaren 24an. Juanito Cíaren mendi horrenganako miresmena ezaguna zen eta jadanik 1993an haren izena daraman mendi-buzoi bat jarri zuen Aizkorri Mendizale Elkarteak…

Gehiago Irakurri

Igandean, maiatzak 29, eskola umeekin Aralarrera

Heldu zaigu ikasturte bukaeran egin ohi dugun egun osoko txangoa egiteko garaia ere, jaien Aralar aldera egingo dugu txangoa. Hasiera batean Guardaetxetik Hirumugarrieta-Igaratza aldera hurbiltzeko asmoa bagenuen ere, hainbat eragozpen sor litezkeenez (eguraldia eta 14 orduko martxa tarteko), badaezpada ere bazkaltzeko tokia leku irisgarri baten jarri nahi izan dugu. Hori dela…

Gehiago Irakurri

Urbiara elkarteko jubilatuekin, German De la Fuente gogoan

Maiatzaren 21ean, 8.30etan abiatu ginen Arantzazura, handik Urbiarako bidea egiteko. Egun ezin hobea egokitu zitzaigun Arantzazuko pagadietan gora joan eta Urbiako goi zelaietan, haize brisada ederrarekin, eguzki epeletan hamaiketakoa janez indarrak berrriztatu eta paraje haietaz gozatzeko. German De La Fuenteren heriotzaren berri izan genuen aurreko egunean, eta ermitako atarian elkarturik,…

Gehiago Irakurri

Lizarrusti-Otsaurte

Ehun Milak frogako hurrengo tartea betetzeko autobusez hurbildu ginen Lizarrustira eta handik, muinoz-muino, Etxegaratetik pasatuz, Otsaurteraino iritsi ginen. Goiz ederra maiatzaren 1ekoa, euritsu zetorrela bazirudien ere, goi-laino eta haize freskoak lagunduta aparteko eguraldia Nafarroa eta Gipuzkoa arteko mugan barrena ibiltzeko. Udazkenean ekingo diogu berriz ere froga honetako ibilbidea betetzeari, zehazki urriaren…

Gehiago Irakurri

Legorreta-Murumendi-Beasain

Apirilaren 17a, igandea. Udaberrirako eguraldi aparta! Goizean trenez Legorretara hurbildu eta maldan gora abiatu ginen Burdin-Gurutzerantz. Handik berehala Sta Marinara iritsi ginen. Bista ederreko zelaitxoan hamaiketakoa egin, argazki ofiziala atera, eta azken txanpa egitera. Eskola umeekin egitekoa zen txangoa eta dozenatik gora etorri ziren. Baita tontorreraino igo ere. Murumenditio paisaia ikusgarria zen;…

Gehiago Irakurri

TOMAS SALAZAR – VIII. AIZKORRIKO BIRARAKO IZEN EMATEA IREKI DA

  Bi urtez behin ospatzen den Beasain-Aizkorri-Beasain ibilbidea osatzen duen Tomas Salazar Aizkorriko Biraren VIII.edizioa, 2016ko ekainaren 12an ospatuko da. Goierriko mendi eta parajeetaz gozatu ahal izateko iraupen luzeko ibilaldia egitera anima zaitez!! • Web gunean • Posta elektronikoz, tsaizkorrikobira@gmail.com • Aizkorri Mendizale Elkartearen egoitzan bertan ekainaren 12an 5.30etatik aurrera. ZENBATEKOA…

Gehiago Irakurri

Jubilatuen irteera: Olaberria-Ojarbi-Errekalde-Lazkao

Larunbat goizean izan zen jubilatuen aurtengo lehen irteera. Ohikoa denez, Jubilatuen etxetik, Aranealde,  antolatzen dira, eta elkarteko kideak bidean zehar laguntzera joaten gara.  Ibilbidea: Beasain, Senpere, Olaberria, Ojarbi, Errekalde, Lazkao eta Beasain. Umore onean eta presarik gabe egin zuten ibilbidea, jarraian elkartean mokadutxo bat janez bukatzeko.

Gehiago Irakurri

Urretxu_Gipuzkoako ibilaldi neurtua

Martxoaren 13an izan zen aurtengo Gipuzkoako ibilaldi neurtuan Urretxura joatea egokitu zitzaigun. Hainbat ekitaldi ziren egun horretan bai Beasainen, baita Goierrin ere, baina gure mendizale gaztetxoek  Urretxura ere Beasaingo ordezkaritza eraman zuten. Zehazki Lizeo eta Andramendi ikastetxeetako ordezkariak izan genituen.   Harro erakusten zituzten ondo merezita jasotako diplomak. Izan ere,…

Gehiago Irakurri