Aizkorri Mendizale Elkarteak, Euskadiko Mendizale Federazioarekin koordinatuta, 2019ko Federatu txartelak tramitatzen hasi da.
a) Elkartearen egoitzan, Beasaingo Arana kalean:
ORDUTEGIA:
- Abenduan, Astelehenetik Ostegunera, 19:00etatik-20:00etara (jai egunetan ezik)
- Urtarrilean, Astearte eta Ostegunetan, 19:00etatik-20:00 etara (jai egunetan ezik)
NOLA:
- Aldez aurretik aukeratutako tarifaren diru sarrera Laboral Kutxan egin: 3035 0017 11 0170023391
- Elkartean diru sarreraren agiria eta datu pertsonalen fitxa aurkeztu
b) Internet bitartez FEDERATU TXARTELAK 2019
- Datu pertsonalak web gunean bertan bete.
- Egokitzen zaizun tarifaren diru sarrera visa bidez egin.
Oharra:
Karnetak, tramitatu ondoren, bi edo hiru aste beranduago izango dira elkartean jasotzeko prest.