Durante el mes de enero los miércoles y viernes.
Horario: de 19:00h-21:00h
Durante el mes de enero los miércoles y viernes.
Horario: de 19:00h-21:00h
2018ko FEDERATU TXARTELAK
Aizkorri Mendizale Elkarteak, Gipuzkoako Mendizale Federazioarekin
koordinatuta, 2018ko Federatu txartela egiteko honako aukerak eskeiniko ditu:
a) Elkartearen egoitzan, Arana kalean:
Otsailan zehar ostiraletan egongo gara
Ordutegia: Arratsaldeko 19:00etatik – 21:00etara.
b) Internet bitartez:
Abenduaren 12etik aurrera, http://www.aizkorrime.org web orrian
Oharra: Karnetak, tramitatu ondoren, bi edo hiru aste beranduago izango dira
elkartean jasotzeko prest.
EUSKAL HERRIKO MENDIKO LASTERKETEN EGUTEGI OFIZIALA EMF 2018
Urrengo denboraldiari begira lasterketei dagokienez Euskal Mendizale Federazioa berrikuntzekin dator berriz ere. Kopa lehia sistemak duen parte hartze baxuari erreparatuz aurtengo lehiaketa zirkuituan lasterketa modalitate bakoitzaren Txapelketak jokatuko dira, baina koparik ez da izango, ezta proba konbinaturik ere.
Aurtengoan EMF Ranking-a antolatu du EMFko Lasteketa Batzordeak. 14 proba ezberdinek osatuko dute Rankinga eta korrikalari bakoitzaren 6 puntuazio onenak hartuko dira kontutan. Rankingean parte hartzen duten korrikalariek material zozketa batean parte hartzeko aukera izango dute besteak beste. Adi egon 2018ko EMF Rankinaren inguruko berriei, laster emango baitira jakitera bere oinarriak.
Euskal Mendizale Federazioa
Oficina de Vitoria-Gasteiz – Tel. y Fax 945 12 43 35
Email gasteiz-emf@emf-fvm.com
Larunbatean Cauterets inguruan egin genuen ibilaldia. Hain zuzen ere, Pont de Espagnetik Gaubeko lakura eta gero Oulettes-eko aterpetxera, bertan Vignemaleko bista zoragarriaz gozatu genuelarik.
-Igandean, Gavarnie inguruan egin genuen ibilaldia: Espugettes-eko aterpetxetik pasa eta azkenik, Gavarnieko zirkora iritsi ginen.
Oso ondo pasatu genuen. Eskerrik asko etorri zineten guztioi eta urrengorarte.
Haizeari, euriari eta hotzari aurre eginez talde jendetsua animatu zen azaroaren 6ko finalista egunean. Urte guztian zehar egindako irteerengatik jasotzen dituzten domina eta sariak jasotzeko gogotsu etorri zitzaizkigun eskola umeak. Helduak ere ez ziren atzera gelditu, hainbat gurasorekin batera ohiko taldea ere han baitzegoen.
Guztira laurogei mendizale inguru izan ginen Murumendirantz abiatu ginenak, eta ehun pertsona inguru Garinen, txistularien laguntzarekin izandako jai-giroan. Umeak izan ziren protagonista urtean zehar hildako mendizaleak oroitu ondorengo ospakizuntxoan. Segi horrela, gazteok! Mendizale apartak zarete!!!
Bukatzeko aperitibo ederra destatu ahal izan genuen zuzendaritza eta ingurukeon lanari esker. Gustura hartu genituen salda beroa eta mokadutxoa, bai horixe!
Mila esker Garingo auzokideei, beste behin ere, elkartea,frontoia eta eliza erabiltzen uzteagatik, eta datorren urtera arte guztioi!
Iaz aspaldiko ohitura on bat berreskuratu zuen elkarteak, iraileko akanpada edo txango berezia egitearena, eta aurten ere segida eman nahi izan diogu ekimenari. Eskoletako umeei ere gonbitea bidali zaie eta dozenatik gora izan dira gurasoekin batera etorri direnak. Guztira 47 mendizale elkartu gara. Pausu honetan hurrengo urterako bigarren autobusa ere beharko dugu!
Larunbatean, irailak 24, goizean goiz abiatu ginen autobusez, eta Canfranc-en utzi gintuen. Ibon de Annayet-erako bide ederra Canal Royatik barrena egin ondoren, nahi izan zuenak Annayet-eko erpineraino igo ahal izan zuen (2555m), Annayeteko punta zorrotz famatua alde batera utzita.
Lakuaren inguruan bazkaldu eta lasai indar berritu ondoren (bainu “freskagarria” hartu zuenik ere izan zen), argazkiak atera eta beheraka, Formigalen baikenuen autobusa zain.
Panticosako Casa de Piedra delakoan afaldu eta lo egin ahal izan genuen, hurrengo egunean Brazato lakuetarantz abiatzeko. Euria egingo ote zuen beldur ginen, baina eguerdira arte aterri eutsi zion, zorionez! Brazato goikoan hamaiketako ederra hartu eta beherantz abiatu ginen lasai-lasai gehienok. Bitartean, indartsuenak Vacias mendi magaleraino jarraitu zuten, bidaiari azken momenturaino zukua atera nahirik.
Berriz ere Panticosan bazkaldu eta zazpietako Beasainen ginen, nahi zuenak botoa emateko aukera ere galdu gabe!
Aurten ere Besaideko ingurune zoragarrira hurbilduz hasi dugu ikasturtea. Irailaren 18an izan zen irteera, hildako mendizaleen omenez egindako irteeran.
Koadrila elegantea elkartu ginen, ia 50 pertsona joan baikinen, heldu eta ume. Ea ba ikasturtea indarrez hasteko balio digun!
Usurbeko gurutzeari aurpegia garbitu berri diogun honetan, igandean Zumarragako Antiora autobusez hurbiltzeko aukera izango dugu, handik Usurberako bidea egiteko. Urtero bezala, Beasainmendiko auzotarrek antolatutako jai girora garaiz iristeko asmoarekin, gainez-gain, zuzenean egingo dugu bidea, Mandubiatik barrena.
Autobusa goizeko zortzietan aterako da Zaldizurreta kaleko parkinetik eta aurrez izen ematea gomendatzen da, ostiralean, elkarteko egoitzan.
Usurbeko jaietara heldutakoan azken asteburuan egindako lanaren ondorioz gurutzea konponduta eta txukunduta ikusteko aukera izango dugu. Alde horretatik, gure eskerrik beroenak Aizkorri Mendizale Elkarteko deiari erantzunez lanera hurbildu diren bazkide eta lagun guztiei; baita Udalari ere, proiektua aurkeztu zitzaion momentutik eskainitako harrera eta laguntzagatik.
AIZKORRI M.E.
1976ko ekainaren 28an zendu ziren Vignemale mendian Jose Luis Orbegozo azpeitiarra, Fernando Terradillos ordiziarra eta Sebastian Sánchez beasaindarra, Goobe izeneko erlaitzetik gora joanda, tontorretik hurbil zeudela, amildu zirelarik.
40 urte geroago, Aizkorri mendizale elkarteak mendizaleon oroimena berritzea eta omenaldi xume bat eskaintzea nahi izan du, eta hartarako aukeratutako bidea mendia bera izan da: Vignemalera irteera. Inguruko kirol-bazkide eta lagunen artean deia zabaldu ondoren, hamasei mendizale joan gara, tartean Sebastian Sanchezen iloba bera: Xabier Sanchez donostiarra. Gainontzekoak, elkarteko 11 kide, Beasaingo beste 3 lagun eta Idiazabalgo 1.
Giro ezin hobean burutu dugu bi egunetako ibilaldia. Larunbat gaua Bayssellance aterpetxean egin ondoren, igande goizean abiatu gara tontorrera, oraingoan bide arruntetik. Goizeko hamarrak inguruan, laino artean bazen ere, tontorrean ginen guztiok Jose Luisen, Fernandoren eta Sebastianen omenez minutu bateko isilaldia eginez.
40 urte eta gero, gogoan zaituztegu!
AIZKORRI M.E.
Bertan daukagu Tomas Salazar VIII Aizkorriko Bira mendi ibilaldi luzea!!! Baita Aizkorrira begira gaztetxoentzako mendi-ibilaldia ere!!!
Lehiaketa sutsu eta deigarrien garaian, apal-apal, mendiaz eta mendian disfrutatzea xede duen ibilaldia aurrera doa aurten ere (bi urtez behin antolatzen dugu). Gogoratu irteeran bertan ere izena ematea baduzun arren hobe dela aurrez izena ematea. Antolakuntzatik eskertuko dizugu.
Informazio gehiagorako, klikatu argazkiaren gainean:
www.tomasaizkorrikobira.com
Bidean ondo ibili!
AIZKORRI M.E.