Ekainaren 18an Aizkorri Mendizale Elkartetik Travesía valle de Ezcaray-Memorial Javi Valgañon (Asociación de Amigos de Ezcaray) mendi martxarako autobusa jarriko dugu, bai parte hartu nahi dutenentzat, baita ikustera eta egun pasa joan nahiko luketen lagun edo familiartekoentzat ere.
Mendi Tour Beasain
En el marco de las actividades que se están realizando alrededor de la marcha de montaña Tomas Salazar VIII AIZKORRIKO BIRA, el próximo viernes 3 de junio se emitirá el ciclo de películas Mendi Tour Beasain, de la mano de Bilbao Mendi Film Festival.
Se trata de la primera edición del Mendi Tour Beasain y cuenta con la colaboración de Aizkorri Mendizale Elkartea, el Ayuntamiento de Beasain y Zineuskadi.
El objeto del Mendi Tour es difundir peliculas de interés tanto para los amantes y practicantes de la montaña y la naturaleza, como para el público general.
En esta ocasión la gira llegará hasta Beasain , y lo hará el próximo 3 de junio a partir de las 19.00h. En esta primera edición del Mendi Tour Beasain se proyectarán un total de cuatro películas en el Usurbe Antzokia y el precio de las entradas, que se venderán en taquilla, es de 2 euros.
Mendi Tour Beasain
Tomas Salazar VIII AIZKORRIKO BIRA mendi martxaren inguruan sortutako egitarauaren barruan, ekainaren 3an izango da Mendi Tour Beasain pelikula emanaldia Bilbao Mendi Film Festivalen eskutik.
Beasaingo Mendi Tourraren lehen edizioa izango da, eta antolaketan Aizkorri Mendizale Elkarteak, Beasaingo Udalak eta Zineuskadik lagundu dute.
Mendia eta natura maite eta bizi dituztenentzat bezala, publiko orokorrari zuzendutako eskaintza da Mendi Tourra, Festivalaren azken edizioko pelikula onenak biltzen dituena.
Beasaingo Mendi Tourraren lehen edizioan lau pelikula eskainiko dira, ekainaren 3an, Usurbe Antzokian. Saioa 19:00etan hasiko da eta sarrerak bina eurotan eskura daitezke, antzokiko txarteldegian bertan.
Maiatzean, Juanito Ciaren omenez, Sagastarrira
Maiatzaren 21ean, larunbatean, elkarteko hainbat kide hurbildu ziren Sagastarriko tontorrera. Izan ere urtero egin ohi dugu irteera hori maiatza bukaeran, gogoratuz Juanito Cïaren errautsak bertan zabaldu zirela 2004ko maiatzaren 24an.
Juanito Cíaren mendi horrenganako miresmena ezaguna zen eta jadanik 1993an haren izena daraman mendi-buzoi bat jarri zuen Aizkorri Mendizale Elkarteak tontor honetan, nolabait eskertu nahian hainbat hamarkadatan mendizaletasunaren alde, batez ere gaztetxoekin, egindakoak!
Igandean, maiatzak 29, eskola umeekin Aralarrera
Heldu zaigu ikasturte bukaeran egin ohi dugun egun osoko txangoa egiteko garaia ere, jaien Aralar aldera egingo dugu txangoa.
Hasiera batean Guardaetxetik Hirumugarrieta-Igaratza aldera hurbiltzeko asmoa bagenuen ere, hainbat eragozpen sor litezkeenez (eguraldia eta 14 orduko martxa tarteko), badaezpada ere bazkaltzeko tokia leku irisgarri baten jarri nahi izan dugu. Hori dela eta, Lizarrustitik Larraitzerako txangoa egingo dugu eta eguraldiaren arabera aukeratuko dugu ibilbide zehatza.
Egun osorako txangoa denez, bi poltsa eramatea komeni da. Bata, soinean eramatekoa hamaiketakoarekin, eta bestea, autobusean uztekoa bazkariarekin eta arropa aldagarriarekin.
Autobusa goizeko 8etan aterako da Zaldizurreta kaleko aparkalekutik. Ostiralean apuntatzeko elkartean izango gara 19:00etatik 20:00etara. Anima zaitezte denok, ederki pasako dugu eta!
Urbiara elkarteko jubilatuekin, German De la Fuente gogoan
Maiatzaren 21ean, 8.30etan abiatu ginen Arantzazura, handik Urbiarako bidea egiteko. Egun ezin hobea egokitu zitzaigun Arantzazuko pagadietan gora joan eta Urbiako goi zelaietan, haize brisada ederrarekin, eguzki epeletan hamaiketakoa janez indarrak berrriztatu eta paraje haietaz gozatzeko.
German De La Fuenteren heriotzaren berri izan genuen aurreko egunean, eta ermitako atarian elkarturik, gogoan izan genuen gure kidea; izan ere, bai Aranealde Elkartean, bai Aizkorri Mendizale elkartean antolakuntzatik gertu eta laguntzeko prest izan genuen beti German. Hori dela eta, hainbeste txangotan bezala, gure artean zegoela sentitu nahi izan genuen. Eskerrik asko guztiagatik, German.
MAIATZAREN 20an hitzaldia: Alberto Iñurrategi
2016ko VIII. Aizkorriko Biraren inguruan Aizkorri Mendizale elkarteak antolatu dituen ekitaldien artean lehena izango da Alberto Iñurrategiren hitzaldia. Maiatzaren 20an izango da, Igartza jauregian, arratsaldeko 19:30etan. Ekitaldi irekia izango da.
Lehenik eta behin, hitzaldiaren aurretik, Tomas Salazar VIII. Aizkorriko Bira aurkeztuko du elkarteak, mendi martxaren gaineko xehetasunak jendaurrean ezagutaraziz.
Jarraian, Alberto Iñurrategi goi-mendietako alpinista zailduak bere gogoeta egingo digu porrotari eta tontorreraino heltzeari buruz. Hona hemen bere hitzak, PORROTAREN ALDE izenburupean emango digunaren aurrekari gisa :
Zer da porrot egitea? Noiz egiten da porrot?
Gailurra egitea, askotan, ez ote da porrota ezkutatzeko aitzakia?
Zer da Himalayismoa, alpinismoa, mendizaletasuna?
Himalaya leku ideal bat dela esan izan dugu. Nola murriztuko dugu, beraz, ideal bat gailurrera? Gailurra posibilitateetako bat besterik ez da. Ezinbestekoa dena mendian, bidea da, alegia, bidegintza.
Beharra (lana) egoki eginez konplitzen da helburua.
Alberto Iñurrategi
Lizarrusti-Otsaurte
Tras el acercamiento a Lizarrusti, empalmamos de nuevo con el recorrido de las Ehun Milak, para hacer el tramo hasta Otsaurte. Bonita mañana la del 1 de mayo, que aunque amenazaba con lluvia resultó un día fresco y con nubes altas, ideal para caminar por la muga entre Nafarroa y Gipuzkoa.
En otoño volveremos a retomar de nuevo el recorrido de esta famosa prueba, concretamente el 2 de octubre. En un principio teníamos previsto que el trayecto fuese Otsaurte-Aizkorri-Beasain, pero si queremos que el recorrido sea de medio día, probablemente solo llegaremos hasta Zerain.
Legorreta_Murumendi_Beasain
Domingo, 17 de abril. Comenzamos el precioso día primaveral subiendo desde Legorreta hacia Burdin-Gurutz, para llegar a Sta.Marina.
Reponer fuerzas con el hamaiketako, foto oficial con los niños y niñas que han venido del deporte escolar y con ganas hasta la punta, a disfrutar del precioso paisaje.
Pero las nubes amenazaban con que no ibamos a llegar secos a casa, por lo que nos dirijimos rápidamente hacia Agorta para bajar esta vez hacia Arrieta. Cerca de Arrieta nos dividimos y algunos bajaron por Olano hacia la sociedad, mientras el resto lo hacia por Arrieta hacia la zona de Igartza.
Hacia las 14:00 ya estábamos en casa, ¡A salvo de la tormenta de agua y granizo que no tardó en caer!
Lizarrusti-Otsaurte
Ehun Milak frogako hurrengo tartea betetzeko autobusez hurbildu ginen Lizarrustira eta handik, muinoz-muino, Etxegaratetik pasatuz, Otsaurteraino iritsi ginen. Goiz ederra maiatzaren 1ekoa, euritsu zetorrela bazirudien ere, goi-laino eta haize freskoak lagunduta aparteko eguraldia Nafarroa eta Gipuzkoa arteko mugan barrena ibiltzeko.
Udazkenean ekingo diogu berriz ere froga honetako ibilbidea betetzeari, zehazki urriaren 2an. Hasiera baten Otsaurte-Aizkorri-Beasain tartea aurreikusi bagenuen ere, egun erdiko ibilbidea egingo badugu, Otsaurte-Aizkorri-Zerain tartea izango da seguraski egingo duguna.















