Joan zen igandean, maiatzak 18, egin genuen Txurruko puntako irteera. Eguraldia legun izan ez bagenuen ere, animoz ondo hornituta joan ginen, eta egun ederra pasa genuen.
Besteak beste, Gipuzkoako geodesia-puntu bat ikusi genuen. Erabiltzen ditugun mapak eta kokapen-sistemak nola egituratzen diren ikasteko elementu interesgarria inondik ere.