Goierriko 2019ko Ibilaldi Neurtua martxoaren 10ean Beasainen

Hurrengo martxoaren 10ean Gipuzkoako eskualde desberdinetan Eskolarteko Mendi Lehiaketaren Ibilaldi Neurtuen artean Goierriri dagokiona Aizkorri Mendizale Elkarteak antolatuko du. Ibilaldian parte hartu ahal izango dute Gipuzkoako ikastetxeetako ikasle guztiek, Eskolarteko Mendi Lehiaketan izen-emanda egon edo ez. Izen emateak ikastetxeetan egingo dira martxoaren 7rako, eskola kiroleko arduradunen bidez.  

Gehiago Irakurri

Aizkorri mendizale elkarteko urteroko Arangoitira bisita

  Aizkorri mendizale elkarteko kideak, Aurtzaka dantza taldeko dantzariak eta udal txistulariak bildu dira Arangoiti egoitzako adineko pertsonei bisita egiteko. Arangoiti adinekoen egoitzara bisita egin dute Aizkorri mendizale elkarteko kideek. Mendizale elkartekoei batu zaizkie Aurtzaka dantza taldeko haurrak eta udal txistulariak. Parte hartzaile guztien helburua bera izan da: Arangoiti egoitzako…

Gehiago Irakurri

Aizkorri Mendizale Elkartea txalburuak erreskatatu ditu

  Aralarko Parke Naturalean, Lareo urtegiaren perimetroan dagoen mendi pistako zulo edo batxeak tranpa hilgarriak dira baso-igel gorriarentzako, bertan jartzen baititu arrautza asko eta asko espezie honek eta handik pasatzen diren autoen kurpilpean zapalduta (lehertuta hilda) geratzen baitira. Arrazoi horrengatik eta jakinda anfibioak direla animaliarik mehatxatuenetakoak gaur egun, Aizkorri Mendizale…

Gehiago Irakurri

DENBORALDIKO LEHEN MENDI IRTEERA ASTOTXO FESTARA

Beasain-Ataun-Lazkao (astotxo festa)-Beasain  Pasa den igandean, urtarrilaren 13an mendi irteera ederra izan genuen, denboraldiko lehena. Eskola kirolaren barruko irteera honetan 17 umek parte hartu zuten 24 heldukirekin batera. Giro pare gabea izan genuen lanbro azpian. Lazkaomenditik abiatu eta Ataun San Martindik Lazkaon astoak eta antzezpen hasiera ikusi ondoren bueltatu ginen….

Gehiago Irakurri

BEASAIN 1920-1970, GARAI BATEKO MENDI-OHARRAK

Martin Garcia Garmendiak, mendizalea eta elkarte honetako lagun kuttunak, Beasaingo Paperak argitalpenaren 26.zenbakia kaleratu du BEASAIN 1920-1970, GARAI BATEKO MENDI OHARRAK izenburupean. Historiaren atal benetan hunkigarria Aizkorri Mendizale Elkartean ezagutu eta elkarteko familia osatzen dugun guztiontzat. Mendi irteeren XX.mendeko kronika bat izateaz gain, Martinek mendi klub desberdinen sorreraz hitz egiten…

Gehiago Irakurri