Legorreta-Murumendi-Beasain

Apirilaren 17a, igandea. Udaberrirako eguraldi aparta! Goizean trenez Legorretara hurbildu eta maldan gora abiatu ginen Burdin-Gurutzerantz. Handik berehala Sta Marinara iritsi ginen. Bista ederreko zelaitxoan hamaiketakoa egin, argazki ofiziala atera, eta azken txanpa egitera. Eskola umeekin egitekoa zen txangoa eta dozenatik gora etorri ziren. Baita tontorreraino igo ere. Murumenditio paisaia ikusgarria zen;…

Gehiago Irakurri

TOMAS SALAZAR – VIII. AIZKORRIKO BIRA

  Bi urtez behin ospatzen den Beasain-Aizkorri-Beasain ibilbidea osatzen duen Tomas Salazar Aizkorriko Biraren VIII.edizioa, 2016ko ekainaren 12an ospatuko da. Goierriko mendi eta parajeetaz gozatu ahal izateko iraupen luzeko ibilaldia egitera anima zaitez!! • Web gunean • Posta elektronikoz, tsaizkorrikobira@gmail.com • Aizkorri Mendizale Elkartearen egoitzan bertan ekainaren 12an 5.30etatik aurrera. ZENBATEKOA…

Gehiago Irakurri

TOMAS SALAZAR – VIII. AIZKORRIKO BIRARAKO IZEN EMATEA IREKI DA

  Bi urtez behin ospatzen den Beasain-Aizkorri-Beasain ibilbidea osatzen duen Tomas Salazar Aizkorriko Biraren VIII.edizioa, 2016ko ekainaren 12an ospatuko da. Goierriko mendi eta parajeetaz gozatu ahal izateko iraupen luzeko ibilaldia egitera anima zaitez!! • Web gunean • Posta elektronikoz, tsaizkorrikobira@gmail.com • Aizkorri Mendizale Elkartearen egoitzan bertan ekainaren 12an 5.30etatik aurrera. ZENBATEKOA…

Gehiago Irakurri

Jubilatuen irteera: Olaberria-Ojarbi-Errekalde-Lazkao

Larunbat goizean izan zen jubilatuen aurtengo lehen irteera. Ohikoa denez, Jubilatuen etxetik, Aranealde,  antolatzen dira, eta elkarteko kideak bidean zehar laguntzera joaten gara.  Ibilbidea: Beasain, Senpere, Olaberria, Ojarbi, Errekalde, Lazkao eta Beasain. Umore onean eta presarik gabe egin zuten ibilbidea, jarraian elkartean mokadutxo bat janez bukatzeko.

Gehiago Irakurri

Larraiztik Lizarrustira haize eta elur artean

Udaberriko mendi ibilbide aparta igandean gozatu ahal izan genuena. 7:30etan autobusez abiatu eta Larraiztik irtenda eguzkitan egin genuen ibilbidea. Hegoaizeak hotzak uxatuko zituela bazirudien ere, majo orraztu zizkigun betazalak goiko muinoetako haizeteak.   Alotzarako bidegurutzean bi talde egitea erabaki genuen, batzuk zuzenean Alotzarantz eta gainontzekoak Txindokipeko lepora  Ehun milak frogan egin ohi duten…

Gehiago Irakurri

Urretxu_Gipuzkoako ibilaldi neurtua

Martxoaren 13an izan zen aurtengo Gipuzkoako ibilaldi neurtuan Urretxura joatea egokitu zitzaigun. Hainbat ekitaldi ziren egun horretan bai Beasainen, baita Goierrin ere, baina gure mendizale gaztetxoek  Urretxura ere Beasaingo ordezkaritza eraman zuten. Zehazki Lizeo eta Andramendi ikastetxeetako ordezkariak izan genituen.   Harro erakusten zituzten ondo merezita jasotako diplomak. Izan ere,…

Gehiago Irakurri

Beasain_Arkaka_Oiangu_Beasain

Larunbateko euriteek ez gintuzten beldurtu eta han joan ginen, igande goizean Lazkaomenditik gora Insaustiko iturriraino doan pistatik barrena. Akuinetik behera Lazkaoetxera jeitsi ondoren, Arkakako urtegia urez lepo ikusteko aukera izan genuen. Goraxeago dagoen zentralean argazkia atera eta Zaldibia aldera, ehun milakoek Txindokitik Aizkorrira bidean hartu ohi duten maldan gora, berriz…

Gehiago Irakurri

Txikon Nanga Parbateko gailurrean, zorionak!

Gaur goizeko 11:37an jakin dugu Alex Txikonek, Ali Sapdarak eta Simone Morok Nanga Parbateko (8.126 m.) gailurra egin dutela. Beraiekin igo da ia goraino espedizioko beste partaidea ere, Tamara Lunger. Horrenbestez beraiek izan dira mendi hau lehenengoz neguan igotzea lortu dutenak. Urrian izan genuen gure artean mendizale lemoaztarrra eta benetan pozten gara bere…

Gehiago Irakurri