Author: Aizkorri Mendizale Elkartea
Legazpi-Meaka
ARANGOITIRA BISITA
Aurten ere, San Martin hurrengo igandean Arangoitiko egoitzako gure zaharrei bisita egin genien Aizkorri Mendizale Elkartetik. Ohiturari jarraiki, suziriak bota eta 16:30etan abiatu ginen txistularien, Aurtzakako dantzarien eta hainbat herritarren laguntzarekin. Txistularien erritmo biziek eta txikitxoen dantzek animatu zuten batez ere saioa, eskerrak beraz, zuen laguntzagatik! Horrela bada, tartetxo bat…
Inauterietako txangoa: Uzturre-Tolosa
Irteera koloretsua inauterietako igandean Tolosaldera egin genuena. Goizean goiz trena hartu eta Anoetaraino joan ginen, handik Irurara eta berehala Uzturreko maldei aurre egitera! Eguraldi kaxkarra iragarrita zegoen arren, koadrila polita elkartu ginen. Trenetik jeisterako euri tantak gurekin ziren, egun busti eta hotzaren mehatxua eginez, baina goizak aurrera egin ahala ostarte ederrak…
Arangoitira bisita
Igande honetan, otsailaren 7an, Arangoiti egoitzara bisita egingo dugu. Orain dela 65 urte, 1951ko otsailaren 11n egin zuen lehenengoz bisita hau Beasaingo mendizale taldetxo batek. Harrezkero Aizkorri mendizale elkarteak hartu zuen erreleboa eta Loinazko San Martin egunaren ondorengo igandean urtero antolatzen dugu bisita. Hartarako ezinbesteko bihurtu dira Aurtzakako dantzari gaztetxoen…
Igandea 7, eskola kirolarekin Uzturrera
Ihauterien aitzakian, datorren igandean Tolosara hurbilduko gara trenez, handik Uzturre gainera igotzeko. Irteera ordua 7:45ean izango da, Beasaingo tren geltokian, eta ohikoa dugun bezala bakoitzak bere txartela aterako du. Aurrez apuntatu nahi duenak eskolen bitartez edota ostiralean, arratsaldeko 7etatik 8etaraegin dezake, elkartean. Ostirala San Martin eguna denez, sorpresatxoren bat ere…
ZUMARRAGA-BEASAIN
Zumarraga-Beasain
Irteera erraza eta dotorea igandean egin genuena. Beasaindik Zumarragara trenez joan eta lepoz-lepo etorri ginen. Alde batean Aloñamenditik Aizkorrira arteko mendikate zuritua eta aurrez-aurre Txindoki eta Aralar guztia, hau ere elur manta ederrarekin. Eskola umeentzako ibilbide aproposa, hamaiketako lasai eta guzti! Gabiriatik Ormaiztegira jeitsi eta, bide gorria hartuta, konturatu orduko,…
Astotxo egunean, Lazkao
Urteari hasiera emateko astotxo eguna aitzakia ona izaten da Lazkaotik pasako den ibilbidea egiteko. Aurten ere halaxe egin dugu, egun euritsu eta haizetsuari beldurrik gabe aurre eginez. Ibilbide hau egin genuen: Beasaindik, Lazkaomendira, Insustiko iturrira, handik Aldazbarrenara, Ataungo balnearioa zena (argazkia han hartua da). Eta ondoren, oinezkoen bidetik: Ataun, Lazkao, Beasain….
Urtea bukatzeko: Aizkorri eta Txindoki
2015.urtea ere gure inguruko bi mendi berezi hauetara txangoa eginez bukatu genuen. Abenduaren 24an Aizkorriren txanda izan zen. San adriandik Aizkorrira, handik Urbiatik barrena, jeitsi eta han hamaiketako ederra egin ondoren, eguraldi apartarekin, San Adrian aldera berriz ere. Abenduaren 31n, aldiz, goizean goiz abiatu eta ilunetan hasi genuen ibilbidea Larraitzen…


