Txikon Nanga Parbateko gailurrean, zorionak!

Gaur goizeko 11:37an jakin dugu Alex Txikonek, Ali Sapdarak eta Simone Morok Nanga Parbateko (8.126 m.) gailurra egin dutela. Beraiekin igo da ia goraino espedizioko beste partaidea ere, Tamara Lunger. Horrenbestez beraiek izan dira mendi hau lehenengoz neguan igotzea lortu dutenak. Urrian izan genuen gure artean mendizale lemoaztarrra eta benetan pozten gara bere…

Gehiago Irakurri

ARANGOITIRA BISITA

Aurten ere, San Martin hurrengo igandean Arangoitiko egoitzako gure zaharrei  bisita egin genien Aizkorri Mendizale Elkartetik. Ohiturari jarraiki, suziriak bota eta 16:30etan abiatu ginen txistularien, Aurtzakako dantzarien eta hainbat herritarren laguntzarekin. Txistularien erritmo biziek eta txikitxoen dantzek animatu zuten batez ere saioa, eskerrak beraz, zuen laguntzagatik! Horrela bada, tartetxo bat…

Gehiago Irakurri

Arangoitira bisita

Igande honetan, otsailaren 7an, Arangoiti egoitzara bisita egingo dugu. Orain dela 65 urte, 1951ko otsailaren 11n egin zuen lehenengoz bisita hau Beasaingo mendizale taldetxo batek. Harrezkero Aizkorri mendizale elkarteak hartu zuen erreleboa eta Loinazko San Martin egunaren ondorengo igandean urtero antolatzen dugu bisita. Hartarako ezinbesteko bihurtu dira Aurtzakako dantzari gaztetxoen…

Gehiago Irakurri

Igandea 7, eskola kirolarekin Uzturrera

Ihauterien aitzakian, datorren igandean Tolosara hurbilduko gara trenez, handik Uzturre gainera igotzeko. Irteera ordua 7:45ean izango da, Beasaingo tren geltokian, eta ohikoa dugun bezala bakoitzak bere txartela aterako du. Aurrez apuntatu nahi duenak eskolen bitartez edota ostiralean, arratsaldeko 7etatik 8etaraegin dezake, elkartean. Ostirala San Martin eguna denez, sorpresatxoren bat ere…

Gehiago Irakurri

Zumarraga-Beasain

Irteera erraza eta dotorea igandean egin genuena. Beasaindik Zumarragara trenez joan eta lepoz-lepo etorri ginen. Alde batean Aloñamenditik Aizkorrira arteko mendikate zuritua eta aurrez-aurre Txindoki eta Aralar guztia, hau ere elur manta ederrarekin. Eskola umeentzako ibilbide aproposa, hamaiketako lasai eta guzti! Gabiriatik Ormaiztegira jeitsi eta,   bide gorria hartuta, konturatu orduko,…

Gehiago Irakurri

Astotxo egunean, Lazkao

Urteari hasiera emateko astotxo eguna aitzakia ona izaten da Lazkaotik pasako den ibilbidea egiteko. Aurten ere halaxe egin dugu, egun euritsu eta haizetsuari beldurrik gabe aurre eginez. Ibilbide hau egin genuen: Beasaindik, Lazkaomendira, Insustiko iturrira, handik Aldazbarrenara, Ataungo balnearioa zena (argazkia han hartua da). Eta ondoren, oinezkoen bidetik: Ataun, Lazkao, Beasain….

Gehiago Irakurri

Urtea bukatzeko: Aizkorri eta Txindoki

2015.urtea ere gure inguruko bi mendi berezi hauetara txangoa eginez bukatu genuen. Abenduaren 24an Aizkorriren txanda izan zen. San adriandik Aizkorrira, handik Urbiatik barrena, jeitsi eta han hamaiketako ederra egin ondoren, eguraldi apartarekin, San Adrian aldera berriz ere. Abenduaren 31n, aldiz, goizean goiz abiatu eta ilunetan hasi genuen ibilbidea Larraitzen…

Gehiago Irakurri