2015-01-20
Kaixo; hemen daukazute Igande honetan Urtarrillak 18-an egindako irteera;
Goizeko 8 etan zinema parean egin genuen irteera, hotz dexente goizeko hordu hauetan baino beintzat ateri. Beasaindik, aurreko astean bezala, Lazkaomendira jo genuen.

Lehenengo taldeatxoak Lazkaomendin, eguna argitzen oraindik


Arregitarrak, Condetarrak eta Aranburu bat.
Lazkomenditik, Zaldibira Itxurrene Jatetxetik behera, esaileratatik behera Zaldibirarte, komeni da kontuz ibiltzea eskilera hauetan ezatasunarekin, labainkor egon litezke.


Juan Luis Marivi eta Mila eskilera sarreran

Eskileratako tartean
Banan, banan Zaldibiraino Zubiondo eta Bilore zenaren tartean dagoen erripidetik Gaintza bidera. Bertan hain famatua egin den aldaparuntz, Euskadiko Txirrindulari itzulian igotakoa. Lehenago porlanezkoa zen zorua, gaur ederki asfaltatua dago.



Aldaparen asera

Aldapa bukatzen

Gaintzako plazan barrena
Izerdi eginda, Gaintzara eta bertatik herriaren irteeran dagoen bidetik San Juan Iturriruntz. Tarte horretan lokatz dexente tokatu zitzaigun. Txindokiruntz bista ederraekin, gosaldu, argazkiak, abar … eta berriro ahurrera

Gastetxoak gozatzen

Gaintzatik ateratako argazkia

Bidea oso ongi zeaztua dago

Talde argazkia

Gaztetxoak

Eta nola ez, paparatxiak tope!!! gaztetxoei argazkiak ateraz
Bidez jarraituta, Alzagarateruntz. Toki oso berezia, Goierri, Aitzkorri eta Txindokirutz bista paregabeak.

Beste talde argazki bat (Altzagarate)
Ondoren eta bide bazterretik Abaliak baserria auzora eta dana beheruntz Ordiziraino

Alzagarte eta Abaliak bidegurutzea

Ordizitik, suiltzaile paretik Goierriko eskolara eta Granja-tik Beasainera, saiao amaituz. Guztira 19 kilometro, baino oso erresak eta politak egiteko.
Izan Ondo eta aste ona pasa, Animo!!!