Beasain-Gaintza-Beasain

2015-01-20

Kaixo; hemen daukazute Igande honetan Urtarrillak 18-an egindako irteera;

Goizeko 8 etan zinema parean egin genuen irteera, hotz dexente goizeko hordu hauetan baino beintzat ateri. Beasaindik, aurreko astean bezala, Lazkaomendira jo genuen.

 

 

DSC01617

Lehenengo taldeatxoak  Lazkaomendin, eguna argitzen oraindik

DSC01614

DSC01621

Arregitarrak, Condetarrak eta Aranburu bat.

Lazkomenditik, Zaldibira Itxurrene Jatetxetik  behera, esaileratatik behera Zaldibirarte, komeni da kontuz ibiltzea eskilera hauetan ezatasunarekin, labainkor egon litezke.

DSC01633

DSC01631

Juan Luis Marivi eta Mila eskilera sarreran

DSC01634

Eskileratako tartean

Banan, banan Zaldibiraino Zubiondo eta Bilore zenaren tartean dagoen erripidetik Gaintza bidera. Bertan hain famatua egin den aldaparuntz, Euskadiko Txirrindulari itzulian igotakoa. Lehenago porlanezkoa zen zorua, gaur ederki asfaltatua dago.

DSC01637

DSC01640

DSC01641

Aldaparen asera

 DSC01643

Aldapa bukatzen

 

DSC01645

Gaintzako plazan barrena

Izerdi eginda, Gaintzara eta bertatik herriaren irteeran dagoen bidetik San Juan Iturriruntz. Tarte horretan lokatz dexente tokatu zitzaigun. Txindokiruntz bista ederraekin, gosaldu, argazkiak, abar … eta berriro ahurrera

DSC01653

Gastetxoak gozatzen

DSC01648

Gaintzatik ateratako argazkia

DSC01652

Bidea oso ongi zeaztua dago

DSC01661

Talde argazkia

DSC01657

Gaztetxoak

DSC01660

Eta nola ez, paparatxiak tope!!! gaztetxoei argazkiak ateraz

Bidez jarraituta, Alzagarateruntz. Toki oso berezia, Goierri, Aitzkorri eta Txindokirutz bista paregabeak.

DSC01664

Beste talde argazki bat (Altzagarate)

Ondoren eta bide bazterretik Abaliak baserria auzora eta dana beheruntz Ordiziraino

DSC01669

Alzagarte eta Abaliak bidegurutzea

DSC01666

 

Ordizitik, suiltzaile paretik Goierriko eskolara eta Granja-tik Beasainera, saiao amaituz. Guztira 19 kilometro, baino oso erresak eta politak egiteko.

Izan Ondo eta aste ona pasa, Animo!!!

Beasain-Lazkaomendi-Intxusti-iturri-Ataun-Beasain

Kaixo, hemen dituzue aurreko Igandean 11, eginiko irteerako argazkiak. Nahiz eta eguraldia lagun ez izan 22 pertsona elkartu ginen buelta hau egiteko. Beasaindik atera eta CAF lantegiaren atzetik Lazkaomendira.

DSC01558

 

Ibilaldiaren lehenengo argazkia lazkaomendin.

 

Amundarain baserritik pasa eta bidez Insusti iturriruntz, tarteka euri zaparrada ugaikin, baino umore onean.

DSC01562

 

Amundaraingo Iturrian

 

DSC01561

DSC01572

DSC01570

 

 

 

Insustu iturritik, diputazioko aterpera, gosaldu kafea eta Ataungo kanteratik behera. Hortik bide onez Ataundik, Lazkaora, astotxo egunan bisita eta Beasaina buelta, gurtira 5 horduko buelta ederra. Ondo izan eta urrena arte…

Urtea bukatzeko Txindokira ohiko igoera

[vc_row][vc_column][vc_column_text]

Gailurreko talde argazkia[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column width=”1/1″][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column width=”1/1″][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column width=”1/1″][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column width=”1/1″][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column width=”1/1″][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column width=”1/1″][/vc_column][/vc_row]

Gabonetako mendi Irteerak

Kaixo; ohizkoa denez, hemen duzu aukera mendi irteera polita egiteko. Abenduaren 24-ean Aitzgorrira juateko aukera izango dezu, irteera 7,30-tan Beasaingo zinema parean. Bestalde Abenduaren 31-ean Txindokira juteko txanda izango da, irteera 7-tan zinema parean. Animatu zaitez.

GABON ZORIONTXU ETA URTE BERRI ON!!!

50. urteurrenaren ospakizuna

Aizkorri Mendizale Elkartearen 50. urteurrena behar bezala ospatzeko, mendi irteera eta ondoren plazan sagardoa eta pintxo batzuk dastatzeko aukera izan genuen.

2013 oroitzapen urtea

Hamabi hilabete horietan elkarteak bete berria duen mende erdia ospatzeko hainbat ekintza antolatu zuen.Hunkigarriena, dudarik gabe bazkide sortzaileei egindako omenaldia izan zen. Lagun hauek berrogeita hamar urteko ibilbide honetan bizi izan dituzten pasadizo eta anekdota ugari gogoan zituzten oraingo kideekin konpartitzeko.

Irailaren 14ean eguerdian elkartu ziren eta mokadutxoa egin ondoren ikus-entzunezko emanaldia egon zen, Jose Sanchez elkarteko lehen lehendakariak sortua. Benetan une hunkigarria izan zen. 

Ondoren elkarteko atarian omenaldi xume bezain hunkigarria eskaini zitzaien: aurreskua, esker onak emateko hitzalditxoa eta txapela bana. Bukatzeko ordubi t’erdietan jai giroan eta lagunen artean bazkaldu zuten. Egun polita izan zen!

Elkarteko finalista eguna azaroaren 3an ospatu zen. Murumendiko buelta egin ondoren Garinen 50 lagun inguru elkartu ginen. Festa giroan hamaiketako ederra eskaini ziguten eta mendizaleen artean sariak banatu zituzten.

Lerro hauen bidez Aizkorri elkarteko mendi taldekideok igande goizetan inguruko mendietan gure eskualde naturalari onura ateratzera eta une atseginak pasatzera gonbidatzen zaituztegu. Adin guztietako mendizaleak ongietorriak izango zarete!!

Mendiko umea naiz,
mendia det maite,
ez nintzake biziko
menditik aparte:
eta gaur kalean, ai!,
bizi banaiz ere,
ez naiz bizi mendira
begiratu gabe.(A.Arzak)