Legorreta-Murumendi-Beasain

Apirilaren 17a, igandea. Udaberrirako eguraldi aparta! Goizean trenez Legorretara hurbildu eta maldan gora abiatu ginen Burdin-Gurutzerantz. Handik berehala Sta Marinara iritsi ginen.

20160417_Legorreta220160417_Sta Marina

Bista ederreko zelaitxoan hamaiketakoa egin, argazki ofiziala atera, eta azken txanpa egitera. Eskola umeekin egitekoa zen txangoa eta dozenatik gora etorri ziren. Baita tontorreraino igo ere.

Murumenditio paisaia ikusgarria zen; laino beltzak gainean genituen, ordea, eta bizi-bizi Agortarantz jo genuen. Oraingoan Beasainmenditio jeitsi beharrean Arrieta aldetik jeistea erabaki genuen. Azken bidegurutzean batzuk elizarantz, ehun milakoak igotzen diren bidetik eta besteok Arrietatik behera, 14:00 ingururako etxean.

Aurki izan ziren txingor zaparradak eta trumoiak, baina jadanik, goxo-goxo etxean geunden!

TOMAS SALAZAR – VIII. AIZKORRIKO BIRA

 

Bi urtez behin ospatzen den Beasain-Aizkorri-Beasain ibilbidea osatzen duen Tomas Salazar Aizkorriko Biraren VIII.edizioa, 2016ko ekainaren 12an ospatuko da.

Goierriko mendi eta parajeetaz gozatu ahal izateko iraupen luzeko ibilaldia egitera anima zaitez!!

register

• Web gunean

• Posta elektronikoz, tsaizkorrikobira@gmail.com
• Aizkorri Mendizale Elkartearen egoitzan bertan ekainaren 12an 5.30etatik aurrera.
ZENBATEKOA
Izenematea, 12 €-ren truke izango da aldez aurretik ordainduz gero (ekainaren 08rako). Egunean bertan ordainduzkero 15 € izango dira.
• Federatuak ez daudenak 3 €-ko gehigarria ordaindu beharko dute segurorako.
ORDAINKETA ALDEZ AURRETIK EGITEKO
1. Ordaineketa aldez aurretik transferentzi bidez egin nahi izanez gero Euskadiko Kutxako
3035.0017.19.017007351.4 kontu zenbakian sartu beharko da ekainaren 08rako. Izen-abizenak jartze ezinbestekoa da.
2. Zirkuitua web gunean kreditu txartelaren bidez.

TOMAS SALAZAR – VIII. AIZKORRIKO BIRARAKO IZEN EMATEA IREKI DA

 

Bi urtez behin ospatzen den Beasain-Aizkorri-Beasain ibilbidea osatzen duen Tomas Salazar Aizkorriko Biraren VIII.edizioa, 2016ko ekainaren 12an ospatuko da.

Goierriko mendi eta parajeetaz gozatu ahal izateko iraupen luzeko ibilaldia egitera anima zaitez!!

register

• Web gunean

• Posta elektronikoz, tsaizkorrikobira@gmail.com
• Aizkorri Mendizale Elkartearen egoitzan bertan ekainaren 12an 5.30etatik aurrera.
ZENBATEKOA
Izenematea, 12 €-ren truke izango da aldez aurretik ordainduz gero (ekainaren 08rako). Egunean bertan ordainduzkero 15 € izango dira.
• Federatuak ez daudenak 3 €-ko gehigarria ordaindu beharko dute segurorako.
ORDAINKETA ALDEZ AURRETIK EGITEKO
1. Ordaineketa aldez aurretik transferentzi bidez egin nahi izanez gero Euskadiko Kutxako
3035.0017.19.017007351.4 kontu zenbakian sartu beharko da ekainaren 08rako. Izen-abizenak jartze ezinbestekoa da.
2. Zirkuitua web gunean kreditu txartelaren bidez.

Larraiztik Lizarrustira haize eta elur artean

Udaberriko mendi ibilbide aparta igandean gozatu ahal izan genuena. 7:30etan autobusez abiatu eta Larraiztik irtenda eguzkitan egin genuen ibilbidea. Hegoaizeak hotzak uxatuko zituela bazirudien ere, majo orraztu zizkigun betazalak goiko muinoetako haizeteak.

 

Alotzarako bidegurutzean bi talde egitea erabaki genuen, batzuk zuzenean Alotzarantz eta gainontzekoak Txindokipeko lepora  Ehun milak frogan egin ohi duten ibilbidearekin bat eginez, atzean Txindoki utzita, Ganbora bidean.

20160410_Aralar_Uarrainerantz

Goiko muinoetara iristea kostatu zitzaigun bai, haize bortitza aurrez-aurre baikenuen. Azkenean, haizearen indarra gehiegizkoa zela iritzita, Ganbo egun lasaiago batean igotzeko utzi eta Alotza aldera jo zuen bigarren taldeak ere, beste taldearekin bat egitera. Handik denok elkarrekin Uarrain igo eta, beheraxeo, haize ezkutu baten sarturik merezitako hamaiketakoa jan genuen.

Gogorrena eginda, beheraka abiatu ginen, Oiduiegiko txabolen albotik Lizarrustira bidean. Jetsieran  izan zen bai, patinaje eta ipurdikoen kontura, madarikaziorik eta barrerik bota zuenik ere!

20160410_Uarraindik_mendebaldera

Urretxu_Gipuzkoako ibilaldi neurtua

Martxoaren 13an izan zen aurtengo Gipuzkoako ibilaldi neurtuan Urretxura joatea egokitu zitzaigun. Hainbat ekitaldi ziren egun horretan bai Beasainen, baita Goierrin ere, baina gure mendizale gaztetxoek  Urretxura ere Beasaingo ordezkaritza eraman zuten. Zehazki Lizeo eta Andramendi ikastetxeetako ordezkariak izan genituen.

 

Harro erakusten zituzten ondo merezita jasotako diplomak. Izan ere, lokatz eta elur artean egindako ibilaldian primeran moldatu ziren! Baita ondo pasa ere, bat baino gehiago ipurdiko talo ederrarekin etxera joan ba zen ere.

20160313_113230

Irimo-Zazpi punta_Urretxu

Elurte polita bota zuen martxoaren lehenengo asteburuan, baita ederki gozatu ere mendi buelta honetan elur erori berriaz! Martxoaren 6an egindako ibilbidea.

Beasain_Arkaka_Oiangu_Beasain

Larunbateko euriteek ez gintuzten beldurtu eta han joan ginen, igande goizean Lazkaomenditik gora Insaustiko iturriraino doan pistatik barrena. Akuinetik behera Lazkaoetxera jeitsi ondoren, Arkakako urtegia urez lepo ikusteko aukera izan genuen. Goraxeago dagoen zentralean argazkia atera eta Zaldibia aldera, ehun milakoek Txindokitik Aizkorrira bidean hartu ohi duten maldan gora, berriz ere Lazkaomendira.

Oianguko parketik Goierri eskolara jeitsi eta handik, Beasainera.

 

Txikon Nanga Parbateko gailurrean, zorionak!

Gaur goizeko 11:37an jakin dugu Alex Txikonek, Ali Sapdarak eta Simone Morok Nanga Parbateko (8.126 m.) gailurra egin dutela. Beraiekin igo da ia goraino espedizioko beste partaidea ere, Tamara Lunger. Horrenbestez beraiek izan dira mendi hau lehenengoz neguan igotzea lortu dutenak.

Urrian izan genuen gure artean mendizale lemoaztarrra eta benetan pozten gara bere balentria honetaz. Zorionak ba Alexi Beasaindik eta ea jetsiera ere ondo doan!

AIZKORRI M.E.

 

Jaien, otsailak 28, mendi irteera

Eskola umeekin batera egingo dugu hurrengo ibilbidea:

Beasain- Lazkao Etxe-Arkakako urtegia-Zaldibia-Oianguko urmaela-Beasain.

Irteera:goizeko 8:00etan, Bide Luze plazan.

(Nahi duenak aurrez izena eman dezake Aizkorri M.E.ko egoitzan ostiralean, 7etatik 8etara)

Etorri ba Goierriko inguruez gozatzera eta inguruko hezeguneak ezagutzera!

AIZKORRI M.E.