Jakingo duzuenez, esperantza handia jarrita genduen zenbakiak kale egin digu, eta urrengo batean beharko du, agian urrengo urtean edo… Animo!!! osasuna ba dago eta!!!
Gabonetako mendi Irteerak
Kaixo; ohizkoa denez, hemen duzu aukera mendi irteera polita egiteko. Abenduaren 24-ean Aitzgorrira juateko aukera izango dezu, irteera 7,30-tan Beasaingo zinema parean. Bestalde Abenduaren 31-ean Txindokira juteko txanda izango da, irteera 7-tan zinema parean. Animatu zaitez.
GABON ZORIONTXU ETA URTE BERRI ON!!!
Hemen da Loteriaren zozketa, 06131 zenbakia Zorte on!!!
Kaixo lagun; Bihar loteriaren zozketa izango dugu. Urtero bezala elkarteak eskeini eta saldu egin du azken hilabete honetan. Amestu dezagun eta bihar ea ospatzeko zeozer dugun elkartean. Zenbakia 06131 da, zorte on eta ez badugu asmatu, osasuna!!!!
Excursión Madarixa-Azpeitia
50. urteurrenaren ospakizuna
Aizkorri Mendizale Elkartearen 50. urteurrena behar bezala ospatzeko, mendi irteera eta ondoren plazan sagardoa eta pintxo batzuk dastatzeko aukera izan genuen.
2013 oroitzapen urtea
Hamabi hilabete horietan elkarteak bete berria duen mende erdia ospatzeko hainbat ekintza antolatu zuen.Hunkigarriena, dudarik gabe bazkide sortzaileei egindako omenaldia izan zen. Lagun hauek berrogeita hamar urteko ibilbide honetan bizi izan dituzten pasadizo eta anekdota ugari gogoan zituzten oraingo kideekin konpartitzeko.
Irailaren 14ean eguerdian elkartu ziren eta mokadutxoa egin ondoren ikus-entzunezko emanaldia egon zen, Jose Sanchez elkarteko lehen lehendakariak sortua. Benetan une hunkigarria izan zen.
Ondoren elkarteko atarian omenaldi xume bezain hunkigarria eskaini zitzaien: aurreskua, esker onak emateko hitzalditxoa eta txapela bana. Bukatzeko ordubi t’erdietan jai giroan eta lagunen artean bazkaldu zuten. Egun polita izan zen!
Elkarteko finalista eguna azaroaren 3an ospatu zen. Murumendiko buelta egin ondoren Garinen 50 lagun inguru elkartu ginen. Festa giroan hamaiketako ederra eskaini ziguten eta mendizaleen artean sariak banatu zituzten.
Lerro hauen bidez Aizkorri elkarteko mendi taldekideok igande goizetan inguruko mendietan gure eskualde naturalari onura ateratzera eta une atseginak pasatzera gonbidatzen zaituztegu. Adin guztietako mendizaleak ongietorriak izango zarete!!
Mendiko umea naiz,
mendia det maite,
ez nintzake biziko
menditik aparte:
eta gaur kalean, ai!,
bizi banaiz ere,
ez naiz bizi mendira
begiratu gabe.(A.Arzak)
Legazpia-Gorosti irteera elurpean
Txurrura irteera euri artean
Joan zen igandean, maiatzak 18, egin genuen Txurruko puntako irteera. Eguraldia legun izan ez bagenuen ere, animoz ondo hornituta joan ginen, eta egun ederra pasa genuen.
Besteak beste, Gipuzkoako geodesia-puntu bat ikusi genuen. Erabiltzen ditugun mapak eta kokapen-sistemak nola egituratzen diren ikasteko elementu interesgarria inondik ere.
Martutene Txoritokieta Martutene irteera
Asteburu honetan txango polita egin dugu, eguraldia eta tenperatu lagun genituela. Eskerri asko etorri zineten guztiei.
El domingo 23 de noviembre la sociedad organizó una salida al monte Txoritokieta, dentro de las salidas que organiza para los escolares. La salida se realizó desde Beasain a las 8 de la mañana y de ahí hasta Martutene se llegó en tren. Pasando por el Polígono 27 de Martutene llegamos hasta el cruce de Esaltza, y siguiendo por la parte alta de ventas de Perurena alcanzamos el fuerte de Txoritoquieta.
Tras un buen almuezo, y un par de fotos en la cima, con Donostia y la Concha al fondo comenzamos el descenso.
La bajada la realizamos por el cruce de Esaltza y de allí hasta Astigarra, pasando por el elegante bidegorri que hay hasta la estación de tren. Para las 14 ya estábamos de vuelta en Beasain. En total nos reunimos 68 personas, 28 niños entre ellos. Eskerrikasko denei eta hurrena arte.
Os esperamos el 14 diciembre para la salida Madarixa-xoxote-azpeitia.
TXURRURA IRTEERA EURI ARTEAN
Joan zen igandean, maiatzak 18, egin genuen Txurruko puntako irteera. Eguraldia legun izan ez bagenuen ere, animoz ondo hornituta joan ginen, eta egun ederra pasa genuen.
Besteak beste, Gipuzkoako geodesia-puntu bat ikusi genuen. Erabiltzen ditugun mapak eta kokapen-sistemak nola egituratzen diren ikasteko elementu interesgarria inondik ere.










































































