Legazpi-Meaka

Aquí teneis unas fotos de la salida a Meaka:

Legazpi-Meaka

Hona hemen otsailaren 24an gure kide batzuk eginiko irteeratxoaren argazki batzuk:

ARANGOITIRA BISITA

Aurten ere, San Martin hurrengo igandean Arangoitiko egoitzako gure zaharrei  bisita egin genien Aizkorri Mendizale Elkartetik. Ohiturari jarraiki, suziriak bota eta 16:30etan abiatu ginen txistularien, Aurtzakako dantzarien eta hainbat herritarren laguntzarekin.

Txistularien erritmo biziek eta txikitxoen dantzek animatu zuten batez ere saioa, eskerrak beraz, zuen laguntzagatik!

Horrela bada, tartetxo bat eskaini genien Arangoitiko gure agure, aitona eta amonei. Aurten 65 urte betetzen ziren 1951n mendizale talde batek lehenengoz bisita egin zuenetik, jarrai dezala ba luzaroan ohitura eder honek.

ZUZENDARITZA BATZORDEA

Inauterietako txangoa: Uzturre-Tolosa

Irteera koloretsua inauterietako igandean Tolosaldera egin genuena. Goizean goiz trena hartu eta Anoetaraino joan ginen, handik Irurara eta berehala Uzturreko maldei aurre egitera!

Eguraldi kaxkarra iragarrita zegoen arren, koadrila polita elkartu ginen. Trenetik jeisterako euri tantak gurekin ziren, egun busti eta hotzaren mehatxua eginez, baina goizak aurrera egin ahala ostarte ederrak zabaltzen joan ziren eta ondorioz egun tristea eta gogorra ematen zuena egun eguzkitsu eta gozoa bihurtu zitzaigun.

Gurutzetik ikuskizun ezin hobea izan genuen, ateri une ederra egin baitzigun!

Ateri unea aprobetxatuz, indarrak hartu eta Tolosarantz, zuzen-zuzen, Izaskunetik!

 

Jai giroan zegoen Tolosa, bai horixe, eguzkitsu eta koloretsu! Han ere gustura pasatu zuten bai nagusi zein eskoletako partaideek: karrozak eta koadrilen dantzak ikusi, Tolosa alderik alde zeharkatu eta berriz ere trena hartuta, bazkaltzera etxera!

 

 

 

Arangoitira bisita

Igande honetan, otsailaren 7an, Arangoiti egoitzara bisita egingo dugu.

Orain dela 65 urte, 1951ko otsailaren 11n egin zuen lehenengoz bisita hau Beasaingo mendizale taldetxo batek. Harrezkero Aizkorri mendizale elkarteak hartu zuen erreleboa eta Loinazko San Martin egunaren ondorengo igandean urtero antolatzen dugu bisita.

Hartarako ezinbesteko bihurtu dira Aurtzakako dantzari gaztetxoen laguntza zein Beasaingo txistulari taldearena eta Udalarena berarena.

16:30etan aterako gara Aizkorri Mendizale elkarteko egoitzatik dantzari eta txistulariez lagunduta. Behin Arangoitira iritsita, bertakoek harrera egingo digute eta dantzariek euren abileziak erakutsiko dituzte. Bukatzeko, nola ez!, mokadutxo bat jango dugu.

Mendizale elkarteko zuzendaritzak elkarteko bazkide guztien ordezkaritza lanak egingo dituen arren, gainontzeko bazkide eta lagunak ere gonbidatuta zaudete jai giroan bisita honetan parte hartzera.

AIZKORRI M.E.

Igandea 7, eskola kirolarekin Uzturrera

Ihauterien aitzakian, datorren igandean Tolosara hurbilduko gara trenez, handik Uzturre gainera igotzeko. Irteera ordua 7:45ean izango da, Beasaingo tren geltokian, eta ohikoa dugun bezala bakoitzak bere txartela aterako du. Aurrez apuntatu nahi duenak eskolen bitartez edota ostiralean, arratsaldeko 7etatik 8etaraegin dezake, elkartean. Ostirala San Martin eguna denez, sorpresatxoren bat ere egon liteke!

Animatu ba eta ez zalantzarik egin, igandean Uzturrera!

AIZKORRI M.E.

ZUMARRAGA-BEASAIN

Bonita excursión en un día frío pero precioso. Con la sierra de Aizkorri nevada a un lado y Aralar con un manto de nieve al frente, vinimos desde Zumarraga por toda la loma hasta  Gabiria y Ormaiztegi.

Un recorrido muy apropiado para todos los públicos y que pudieron disfrutar también los jovencitos del deporte escolar. Hamaiketako, con cafelito y bota incluida (esta para los no tan jovencitos), y para cuando nos enteramos, ya estábamos en el bidegorri, camino a casa.

Zumarraga-Beasain

Irteera erraza eta dotorea igandean egin genuena. Beasaindik Zumarragara trenez joan eta lepoz-lepo etorri ginen. Alde batean Aloñamenditik Aizkorrira arteko mendikate zuritua eta aurrez-aurre Txindoki eta Aralar guztia, hau ere elur manta ederrarekin.

Eskola umeentzako ibilbide aproposa, hamaiketako lasai eta guzti! Gabiriatik Ormaiztegira jeitsi eta,

 

bide gorria hartuta, konturatu orduko, bazkaltzera etxera!

Astotxo egunean, Lazkao

Urteari hasiera emateko astotxo eguna aitzakia ona izaten da Lazkaotik pasako den ibilbidea egiteko. Aurten ere halaxe egin dugu, egun euritsu eta haizetsuari beldurrik gabe aurre eginez.
Ibilbide hau egin genuen: Beasaindik, Lazkaomendira, Insustiko iturrira, handik Aldazbarrenara, Ataungo balnearioa zena (argazkia han hartua da). Eta ondoren, oinezkoen bidetik: Ataun, Lazkao, Beasain. 22 km. Ibilbide Ederra.

 

Urtea bukatzeko: Aizkorri eta Txindoki

2015.urtea ere gure inguruko bi mendi berezi hauetara txangoa eginez bukatu genuen.

Abenduaren 24an Aizkorriren txanda izan zen. San adriandik Aizkorrira, handik Urbiatik barrena, jeitsi eta han hamaiketako ederra egin ondoren, eguraldi apartarekin, San Adrian aldera berriz ere.

Abenduaren 31n, aldiz, goizean goiz abiatu eta ilunetan hasi genuen ibilbidea Larraitzen gora. Urte bukaerara jendea gogotsu eta indartsu heldu zela egiaztatu genuen, ziztu bizian igo baitzuten tontorreraino.

Jeisterakoan, egunsenti aparta eskaini zigun Aralarrek eta hainbat goierritar gurutzatu genituen gora bidean, urte bukaera mendian gozatuz!

Datorren urtera arte!